[Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Abe 15, 21:44:37, CET 2010


Egutegi digital bat egiteko oraindik garaiz gabiltzalakoan nago, baina
paperezkoa... Nik egutegi bat egin nuen igaz eta ez zitzaidan bat ere
merkea iruditu (neurri handikoa egin nuela aitortzen dut eta paper
kalitate onarekin).
http://www.ikusimakusi.net/eu/2008/2009ko-egutegia/

Gainera, egun dexente itxaron behar izan nuen egutegiak eskatu eta
prestatu zituzten arte. Kontutan eduki behar da kolorez inprimatzen
dela, orriak moztu, koadernatu, eta abar. Kopia asko eskatuz gero,
prezioa asko jaisten da baina bestela, uste baino garestiagoa atera
daiteke marketing ekimen hau.

Guzti horrengatik, proposamen moldatua egiten dut: orrialde bakarreko
egutegiak egitea (adibide bat):
http://www.augetype.com/templates/pages_1/028/028_images/ATMT028-sp.png

Horrela bakoitzak bere gogoko inprimategian inprimatu ditzake egutegiak
azkar-azkar eta paper lodi batzuk erosiz gero baita bere etxeko
inprimagailuan. Kasu honetan baina, argazki askorik ez lirateke sartuko,
Librezaleko logoa eta bat edo bi argazki.

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago