[Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Abe 15, 21:16:43, CET 2010


>From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Wed, December 15, 2010 8:43:32 PM
>Subject: Re: [Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)
>
>Bai, gehiago landu beharko, jakina.
>
>Nik gorago erakutsi ditudan bi adibide horiek lehen zirriborrotzat hartu behar, 

>besterik gabe. Nahi izanez gero txantiloi bezala ere erabil daitezke. Laukiak 
>handitu/txikitu, koloreak aldatu, argazkiak aldatu... eta beste emaitza zeharo 
>ezberdin atera daiteke zerotik abiatuta baino azkarrago, nik uste.
>
>Eta Wikimedia Commons-eko argazkietan arakatzen ez naiz ezta saiatu ere egin. 
>Jakin badakit zerrenda honetako batzuk hortxe ibiltzen zaretela astero-astero 
>argazki onenak hautatzen eta bozkatzen... Horrelako kideekin nik ideia 
>botatzearekin nahikotxo.
>
>horrelako zerbait egiten hastekotan, guztiz nerd-a (gaur ikasi dut berba) den
>>>zerbait egingo nuke, 
>>>
>Horixe da kontua, animatzea! (eta guztiz nerd edo guztiz moņoņo, ateratzen dena, 
>
>baina ekin eta aurrera).
>
>Gasteizko Ingurumenakoen eredu hori ikusita listoia oso goian dago baina 
>librezale.org taldeak hiruzpalau egutegi prestatuz gero marketing merke egiteko 

>bide bat hortxe.
>
>Orain da garaia. Animatuko?

Joer, ba ni berotzen hasita nago "Librezale biluzik" egutegi bat egiteko, 
itzulpen zatiekin bakarrik! Baina ez dakit denborarik izango dudan. Gainera 
nahiago nuke beste norbaitek zerbait esan arte itxarorea, ze agian gainerako 
Librezaleko kideei astakeria galanta iruditzen zaie. 


Gorka, Commons-eko irudi onak (beno, gustuen arabera) nahi badituzu, begiratu 
hemengoak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskalatlas/Irudi
http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskalatlas/Irudi/2009
http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskalatlas/Irudi/2008
http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskalatlas/Irudi/2007
http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskalatlas/Irudi/2006

Asier.


      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago