[Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)
Gorka Azkarate
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Abe 15, 20:43:32, CET 2010
Bai, gehiago landu beharko, jakina.
Nik gorago erakutsi ditudan bi adibide horiek lehen zirriborrotzat hartu
behar, besterik gabe. Nahi izanez gero txantiloi bezala ere erabil daitezke.
Laukiak handitu/txikitu, koloreak aldatu, argazkiak aldatu... eta beste
emaitza zeharo ezberdin atera daiteke zerotik abiatuta baino azkarrago, nik
uste.
Eta Wikimedia Commons-eko argazkietan arakatzen ez naiz ezta saiatu ere
egin. Jakin badakit zerrenda honetako batzuk hortxe ibiltzen zaretela
astero-astero argazki onenak hautatzen eta bozkatzen... Horrelako kideekin
nik ideia botatzearekin nahikotxo.
Problematxoa izan dut SlideSharerekin. Nik erabilitako letra tipoak eta
zenbaki tipoak bihurtu, aldatu egin ditu aplikazioan kargatzerakoan.
Non eskegi litezke Librezale egutegiak kontuari eutsi nahi izanez gero?
(egutegia bilatzera doana, bide batez webgunea bisitatzea da kontua,
egutegi-amuari ea zenbatek heldu...)
horrelako zerbait egiten hastekotan, guztiz nerd-a (gaur ikasi dut berba)
>> den
>> zerbait egingo nuke,
>>
>
Horixe da kontua, animatzea! (eta guztiz nerd edo guztiz moņoņo, ateratzen
dena, baina ekin eta aurrera).
Gasteizko Ingurumenakoen eredu hori ikusita listoia oso goian dago baina
librezale.org taldeak hiruzpalau egutegi prestatuz gero marketing merke
egiteko bide bat hortxe.
Orain da garaia. Animatuko?
Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen
15a 19:09):
> >
> >From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
> >To: librezale a bildua librezale.org
> >Sent: Wed, December 15, 2010 10:25:37 AM
> >Subject: [Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)
> >
> >Ideia da nik prestatutako egutegiak txantiloi bezala erabiltzea eta
> lagunei
> >oparitzea egutegi pertsonalizatua e-postaren bidez.
> >
> >E-posta Kb gutxi izan ditzan dokumentu erantsia bezala bidali beharrean
> lotura
> >bidal daiteke, besterik gabe. (Horretarako ondo legoke Librezale.org
> inguruko
> >toki bateko lotura eranstea, eta ez, nik egin dudan bezala, SlideShare).
> >
> >Prestatu dut baita ere beste eredu bat, astunagoa. Ez dut buelta
> gehiegirik eman
> >
> >argazki egokiagoen bila Wikimedia Commonsen. Ondo ezagutzen nituen dozena
> bat
> >argazki hartu ditut eta nahi duenak erraz alda ditzake argazkiak nik
> >prestatutako odp dokumentua txantiloi bezala erabiliz.
> >
> >Marketingerako idea, beraz, laburbilduz, hauxe. Gabonetan familiarteko eta
> lagun
> >
> >batzuei egutegi pare bat-edo oparituko diegu librezale taldekook. Opari
> hori
> >haiek ere beste bizpahiru lagunei bidaltzeko eskatuko diegu. Opari-kateak
> hamar
>
> >urrats emango balitu, egin kontu, milaka pertsonengana irits daiteke
> librezale
> >2011 egutegitxoa.
> >
> >Zer iruditzen?
> >
>
> Kasualidadea, justu gaur goizean igo dut guk prestatzen dugun egutegia
> sarera[1], kar kar kar.
>
> Niri ongi iruditzen zait, baina uste dut pixka bat gehiago landu beharko
> litzatekeela egutegia. Uste dut koloretako zenbakiak ez direla ongi
> ikusten, eta
> horrelako zerbait egiten hastekotan, guztiz nerd-a (gaur ikasi dut berba)
> den
> zerbait egingo nuke, estampita tipikoen ordez HTML, Python eta JavaScript
> kode
> zatiak, Ubunturen euskarazko itzulpena gero eta atzerago nola doan
> erakusten
> duen grafika bat edo hau[2] bezalako gauzak sartzeko gogoa ateratzen zait.
>
> Asier.
>
> [1]
> http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&accionWe001=adjunto&nombre=35873.pdf
>
> [2]http://www.argazkiak.org/photo/completed-hitza-euskara/size/o/
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
--
---
Gorka Azk.
http://identi.ca/gorkaazk
http://librezale.org/wiki/Gorkaazk
http://softwarelibreanahidugu.org/
http://bihardaberandu.wordpress.com
http://zutagu.net/pg/groups/45792/irakurlekluba/
http://hizkuntza-eta-literatura.wikispaces.com
...
*NATURA ZAINDU!
**Beharrezkoa ez bada, EZ inprimatu mesedez.
***
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101215/c5293252/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago