[Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Abe 15, 19:09:43, CET 2010


>
>From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Wed, December 15, 2010 10:25:37 AM
>Subject: [Librezale] Librezale MARKETING (proposamen xume bat)
>
>Ideia da nik prestatutako egutegiak txantiloi bezala erabiltzea eta lagunei 
>oparitzea egutegi pertsonalizatua e-postaren bidez.
>
>E-posta Kb gutxi izan ditzan dokumentu erantsia bezala bidali beharrean lotura 
>bidal daiteke, besterik gabe. (Horretarako ondo legoke Librezale.org inguruko 
>toki bateko lotura eranstea, eta ez, nik egin dudan bezala, SlideShare).
>
>Prestatu dut baita ere beste eredu bat, astunagoa. Ez dut buelta gehiegirik eman 
>
>argazki egokiagoen bila Wikimedia Commonsen. Ondo ezagutzen nituen dozena bat 
>argazki hartu ditut eta nahi duenak erraz alda ditzake argazkiak nik 
>prestatutako odp dokumentua txantiloi bezala erabiliz.
>
>Marketingerako idea, beraz, laburbilduz, hauxe. Gabonetan familiarteko eta lagun 
>
>batzuei egutegi pare bat-edo oparituko diegu librezale taldekook. Opari hori 
>haiek ere beste bizpahiru lagunei bidaltzeko eskatuko diegu. Opari-kateak hamar 

>urrats emango balitu, egin kontu, milaka pertsonengana irits daiteke librezale 
>2011 egutegitxoa.
>
>Zer iruditzen?
>

Kasualidadea, justu gaur goizean igo dut guk prestatzen dugun egutegia 
sarera[1], kar kar kar.

Niri ongi iruditzen zait, baina uste dut pixka bat gehiago landu beharko 
litzatekeela egutegia. Uste dut koloretako zenbakiak ez direla ongi ikusten, eta 
horrelako zerbait egiten hastekotan, guztiz nerd-a (gaur ikasi dut berba) den 
zerbait egingo nuke, estampita tipikoen ordez HTML, Python eta JavaScript kode 
zatiak, Ubunturen euskarazko itzulpena gero eta atzerago nola doan erakusten 
duen grafika bat edo hau[2] bezalako gauzak sartzeko gogoa ateratzen zait.

Asier.

[1]http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&accionWe001=adjunto&nombre=35873.pdf

[2]http://www.argazkiak.org/photo/completed-hitza-euskara/size/o/



      



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago