[Librezale] Fw: Fwd: VLC euskalduntzen
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Lar, Abe 11, 22:25:21, CET 2010
Aupa.
Lehenengo eta behin, zorionak Mikeli eta Juleni migrazioa horren azkar
egiteagatik. Orain badirudi gauzak azkarrago mugitzen direla, batez ere Pootle.
VLCren kontuari dagokionez, badirudi gauzak argitu direla. Laburbilduz,
EuskalGNUk (edo Zundan-ek, ez dakit), beno azken finean Dooteok, dagoeneko egin
duela hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin eta VLC itzultzen ari dela, zerotik
hasita. Azpian doa Anderrek bidalitako mezua eta Dooteoren erantzuna.
Orduan, nik zera egingo nuke, hurrengo testua jarriko nuke gure VLC orrian:
"Momentu honetan (2010ko abendua) EuskalGNU taldea ari da VLC euskaratzen, Eusko
Jaurlaritzatik jaso duen dirulaguntza bati esker. EuskalGNUtik esan digutenez,
itzulpena amaitu ondoren, eta behin Eusko Jaurlaritzak lana gainbegiratu
ondoren, denon eskura jarriko dute VLCren euskarazko bertsioa."
Eta gure Pootlen dagoen VLC proiektua kendu egingo nuke.
Zer iruditzen?
Bertsio hau itzuli ondoren ez dakit EuskalGNUk euskaraketa eguneratuta
mantentzeko asmorik duen. Eusko Jaurlaritzarekin dituen tratuen araberakoa
izango da erabaki hori, suposatzen dut.
Asier.
>
>----- Forwarded Message ----
>From: Ander Elortondo <ander.elor a bildua gmail.com>
>To: puf86 <puf86 a bildua hotmail.com>; Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>
>Sent: Fri, December 10, 2010 5:03:31 PM
>Subject: Fwd: VLC euskalduntzen
>
>Zer iruditzen?
>
>
>
>---------- Forwarded message ----------
>From: dooteo <dooteo a bildua zundan.com>
>Date: 2010/12/10
>Subject: Re: VLC euskalduntzen
>To: Ander Elortondo <ander.elor a bildua gmail.com>
>
>
>Yeuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuup Ander,
>
>VLC itzultzen ari gara, eta behin euskaratutakoan Eusko Jaurlaritzako
>HPSko arduradunak gaibegiratzen du itzulpenaren kalitatea bermatzeko,
>eta aurkitzen diren itzulpen estiloaren akatsak zuzentzeko.
>
>Prozesu guzti hau amaitutakoan bidaliko nizuekete euskarazko fitxategiak
>gune ofizialera igotzeko.
>
>Ez daukat Aritz-en helbide elektronikorik, bidaliko zenidake?
>
>Mertzis eta OOoaintxearte,
>
>Dooteo
>
>Jatorrizko mezua: or., 2010-12-10 14:33 +0100, egilea: Ander Elortondo
>
>> Kaixo Dooteo:
>>
>> Badakik garai batean ni neu nengoela VLC itzulpen arduradun. Ardura
>> hori librezaleko Aritz kideari pasa nion eta orain librezalen
>> badaukagu nork itzuli aplikazioa. Orain abisatu dit hasi behar dela
>> eta gogora etorri zait 2009an zuk eskatu zeniola jaurlaritzari
>> itzulpen diru-laguntza. (ekinean erantzunaren zain zeunden). Honen
>> inguruan Donostian komentatu zenuen egina zegoela edo behinik-behin
>> hori ulertu nizun.
>>
>> Bi aldiz lan berdina egitea saihestu beharra daukagu badago zer egin
>> bi aldiz gauza bera egin gabe eta.
>> Itzuli duzu VLC?
>> Horrela bada abisatu Aritzek gune ofizialera igo dezan.
>>
>> Izan libre izan euskaldun!
>> Ander.
>>
>>
>>
>>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101211/f830c3ba/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago