<html><head><style type="text/css"><!-- DIV {margin:0px;} --></style></head><body><div style="font-family:times new roman,new york,times,serif;font-size:12pt"><div>Aupa.<br><br>Lehenengo eta behin, zorionak Mikeli eta Juleni migrazioa horren azkar egiteagatik. Orain badirudi gauzak azkarrago mugitzen direla, batez ere Pootle.<br><br>VLCren kontuari dagokionez, badirudi gauzak argitu direla. Laburbilduz, EuskalGNUk (edo Zundan-ek, ez dakit), beno azken finean Dooteok, dagoeneko egin duela hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin eta VLC itzultzen ari dela, zerotik hasita. Azpian doa Anderrek bidalitako mezua eta Dooteoren erantzuna.<br><br>Orduan, nik zera egingo nuke, hurrengo testua jarriko nuke gure VLC orrian:<br><br>"Momentu honetan (2010ko abendua) EuskalGNU taldea ari da VLC euskaratzen, Eusko<br>
Jaurlaritzatik jaso duen dirulaguntza bati esker. EuskalGNUtik esan digutenez,<br>
itzulpena amaitu ondoren, eta behin Eusko Jaurlaritzak lana gainbegiratu<br>
ondoren, denon eskura jarriko dute VLCren euskarazko bertsioa."<br><br>Eta gure Pootlen dagoen VLC proiektua kendu egingo nuke.<br><br>Zer iruditzen?<br><br>Bertsio hau itzuli ondoren ez dakit EuskalGNUk euskaraketa eguneratuta mantentzeko asmorik duen. Eusko Jaurlaritzarekin dituen tratuen araberakoa izango da erabaki hori, suposatzen dut.<br><br>Asier.<br><br></div><blockquote style="border-left: 2px solid rgb(16, 16, 255); margin-left: 5px; padding-left: 5px;"><div style="font-family:times new roman, new york, times, serif;font-size:12pt"><br><div style="font-family:times new roman, new york, times, serif;font-size:12pt"><font size="2" face="Tahoma">----- Forwarded Message ----<br><b><span style="font-weight: bold;">From:</span></b> Ander Elortondo <ander.elor@gmail.com><br><b><span style="font-weight: bold;">To:</span></b> puf86 <puf86@hotmail.com>; Asier Sarasua <asiersar@yahoo.com><br><b><span style="font-weight:
bold;">Sent:</span></b> Fri, December 10, 2010 5:03:31 PM<br><b><span style="font-weight: bold;">Subject:</span></b> Fwd: VLC euskalduntzen<br></font><br>
Zer iruditzen?<br><br><br><div class="gmail_quote">---------- Forwarded message ----------<br>From: <b class="gmail_sendername">dooteo</b> <span dir="ltr"><<a rel="nofollow" ymailto="mailto:dooteo@zundan.com" target="_blank" href="mailto:dooteo@zundan.com">dooteo@zundan.com</a>></span><br>
Date: 2010/12/10<br>Subject: Re: VLC euskalduntzen<br>To: Ander Elortondo <<a rel="nofollow" ymailto="mailto:ander.elor@gmail.com" target="_blank" href="mailto:ander.elor@gmail.com">ander.elor@gmail.com</a>><br><br><br>Yeuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuup Ander,<br>
<br>
VLC itzultzen ari gara, eta behin euskaratutakoan Eusko Jaurlaritzako<br>
HPSko arduradunak gaibegiratzen du itzulpenaren kalitatea bermatzeko,<br>
eta aurkitzen diren itzulpen estiloaren akatsak zuzentzeko.<br>
<br>
Prozesu guzti hau amaitutakoan bidaliko nizuekete euskarazko fitxategiak<br>
gune ofizialera igotzeko.<br>
<br>
Ez daukat Aritz-en helbide elektronikorik, bidaliko zenidake?<br>
<br>
Mertzis eta OOoaintxearte,<br>
<br>
Dooteo<br>
<br>
Jatorrizko mezua: or., 2010-12-10 14:33 +0100, egilea: Ander Elortondo<br>
<div><div></div><div class="h5">> Kaixo Dooteo:<br>
><br>
> Badakik garai batean ni neu nengoela VLC itzulpen arduradun. Ardura<br>
> hori librezaleko Aritz kideari pasa nion eta orain librezalen<br>
> badaukagu nork itzuli aplikazioa. Orain abisatu dit hasi behar dela<br>
> eta gogora etorri zait 2009an zuk eskatu zeniola jaurlaritzari<br>
> itzulpen diru-laguntza. (ekinean erantzunaren zain zeunden). Honen<br>
> inguruan Donostian komentatu zenuen egina zegoela edo behinik-behin<br>
> hori ulertu nizun.<br>
><br>
> Bi aldiz lan berdina egitea saihestu beharra daukagu badago zer egin<br>
> bi aldiz gauza bera egin gabe eta.<br>
> Itzuli duzu VLC?<br>
> Horrela bada abisatu Aritzek gune ofizialera igo dezan.<br>
><br>
> Izan libre izan euskaldun!<br>
> Ander.<br>
><br>
><br>
><br>
><br>
<br>
</div></div></div><br>
</div></div></blockquote>
</div><br>
</body></html>