[Librezale] Fw: Fwd: VLC euskalduntzen

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 13, 10:01:58, CET 2010


lr., 2010.eko aberen 11a 22:25(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> Aupa.
>
> Lehenengo eta behin, zorionak Mikeli eta Juleni migrazioa horren azkar
> egiteagatik. Orain badirudi gauzak azkarrago mugitzen direla, batez ere
> Pootle.
>
> VLCren kontuari dagokionez, badirudi gauzak argitu direla. Laburbilduz,
> EuskalGNUk (edo Zundan-ek, ez dakit), beno azken finean Dooteok,
> dagoeneko egin duela hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin eta VLC itzultzen
> ari dela, zerotik hasita. Azpian doa Anderrek bidalitako mezua eta
> Dooteoren erantzuna.
>
> Orduan, nik zera egingo nuke, hurrengo testua jarriko nuke gure VLC orrian:
>
> "Momentu honetan (2010ko abendua) EuskalGNU taldea ari da VLC
> euskaratzen, Eusko
> Jaurlaritzatik jaso duen dirulaguntza bati esker. EuskalGNUtik esan
> digutenez,
> itzulpena amaitu ondoren, eta behin Eusko Jaurlaritzak lana gainbegiratu
> ondoren, denon eskura jarriko dute VLCren euskarazko bertsioa."
>
> Eta gure Pootlen dagoen VLC proiektua kendu egingo nuke.

Kenduko dut?

> Zer iruditzen?
>
> Bertsio hau itzuli ondoren ez dakit EuskalGNUk euskaraketa eguneratuta
> mantentzeko asmorik duen. Eusko Jaurlaritzarekin dituen tratuen
> araberakoa izango da erabaki hori, suposatzen dut.

Arazorik ez, baina zer nahi duzue esatea, dooteok gauzak aldrebes egin 
ditu eta berak hori ere jakingo du; eskua sutan jarriko nuke.

Ez diot gaiari aparteko garrantziarik eman nahi, azken finean VLC 
euskaraz izango dugulako, baina paradojikoa iruditzen zait gainera gu 
joan beharra berarengana informazio eske. En fin...

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago