[Librezale] Librezale kontua erabilgarri

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Abe 5, 15:13:31, CET 2010


ig., 2010.eko aberen 05a 10:49(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen(e)k dio:
>    
>> az., 2010.eko aberen 01a 23:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>      
>>> Kaixo:
>>>
>>>     Burokrazia amaiturik librezalek badu kontua:
>>>    3035         0001         56         0010119673
>>>
>>>
>>>    Kontua erabat blokeatua dago diru irteeretan. Beraz ezin digute
>>> kobratu eta ezin dugu erabili ere egin. Erabiltzeko lehenik deslokatzea
>>> eskatu behar dut eta gero ordainketak egin. Urtean bi-hiru ordainketa
>>> besterik ez direnez espero ez da lan handirik izango eta ez dago inork
>>> ezer kargatzeko arriskurik
>>>
>>> wikiko orri babestua (ekarpenak eskatzeko eta hauen zerrenda erakusten
>>> duen hori) egitearena dakizuenon kontu.
>>> Txopik esan zuen ekarpenen taula astero eguneratzeko prest nago, baina
>>> esan nola egin behar dudan mesedez.
>>> Oraingoz saldoa 35¤
>>>
>>> Asanbladako 15
>>> Ander 20
>>>
>>> Beste taldeek 100¤ ordainduak dutenez, lehenbailehen ekarpena egitea
>>> komeni zaigu.
>>>
>>>        
>> Sortu eta babestu dut botearen orria[1] (parte hartu nahi duzu?
>> orrian[2] ere gehitu dut lotura). Botearen orria aldatzeko
>> administratzaile izan behar da, eman beraz zure erabiltzaile-izena talde
>> horretan gehitu eta aldaketak egin ahal izateko.
>>      
> "Euskalduko kutxa" testua esteka bat bihurtu genezake:
> https://www.cajalaboral.com/clweb/eu/particulares/home.aspx
>
>    
>> Galdera Wikipedian dabilen jendearentzat: baimenen banaketa finagorik
>> ezagutzen duzue? nahasgarria egiten zait MediaWikik nola kudeatzen
>> dituen baimenak eta akaso badago modu hobeagorik hau kudeatzeko.
>>      
> Badaude hori lortzeko Extensio ugari, baina beherago azaltzen dudan
> arrazoiengatik beharko ez ditugula espero dut.
>
>    
>> Kontrako iritzirik ez badago eta orria balekotzat ematen bada, datorren
>> astean webgunerako albiste batean dohaintzak egiteko aukeraren berri
>> emango dut. Ondo irizten?
>>
>> Julen.
>>
>> [1] http://librezale.org/wiki/Botea
>> [2] http://librezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F
>>      
> Lan bikaina egiten ari garela iruditzen zait. Gauzak aurrera doaz eta
> helburutzat jartzen dugun guztia egiten dugu. zer gehiago eska daiteke?
> ezer ez :-)
>
> Boteari buruzko wikiko orrialdeari dagokionez, orain badakit zer galdu
> zen batzarrean nik gai honi buruz esan nuenetik. Nire proposamena bi
> orrialde egitea zen, batean bankuko kontu zenbakia eta bestean diru
> sarrerak eta irteerak. Lehenengoa blokeatua eta bigarrena wikiko beste
> edozein orrialde bezalakoa.
>
> Metabolik taldean ere wikia erabiltzen genuen diru sarrerak kudeatzeko
> era irekian eta ez genuen inolako arazorik izan. Nik uste Librezalen ere
> ez dugula arazorik izango eta egongo balira errez konpondu ahal izango
> ditugu (wikiak aurreko bertsio guztiak gordetzen ditu eta urtean behin
> edo libreta fisikoa begiratu besterik ez genuke wikian dakarrenarekin
> bat datorren ala ez egiaztatzeko).
>
> Era honetan, oso gutxi aldatu behar den orrialdea administrariek
> bakarrik aldatuko lukete, eta denon diru sarrerak islatu behar dituen
> orrialdea denok aldatu ahalko genuke.
>
> Zer iruditzen?
>    

orokorrean ados.
oso ondo ikusi dut parte hartu nahi duzu ataleko azken paragrafoa. 
(proposatzera nindoan eta Julenek egina. Amen!)
Mugimenduen orria irekia izatea ere ondo. Azken finean betik errepasa 
dezakegu bat datorren errealitateaz eta egokitu.

izan libre izan euskaldun!
Ander.

> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>    




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago