[Librezale] Librezale kontua erabilgarri
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Abe 6, 18:42:11, CET 2010
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen 05a 10:49):
> Julen(e)k dio:
>>
>> Sortu eta babestu dut botearen orria[1] (parte hartu nahi duzu?
>> orrian[2] ere gehitu dut lotura). Botearen orria aldatzeko
>> administratzaile izan behar da, eman beraz zure erabiltzaile-izena talde
>> horretan gehitu eta aldaketak egin ahal izateko.
>
> "Euskalduko kutxa" testua esteka bat bihurtu genezake:
> https://www.cajalaboral.com/clweb/eu/particulares/home.aspx
Egina.
> Lan bikaina egiten ari garela iruditzen zait. Gauzak aurrera doaz eta
> helburutzat jartzen dugun guztia egiten dugu. zer gehiago eska daiteke?
> ezer ez :-)
>
> Boteari buruzko wikiko orrialdeari dagokionez, orain badakit zer galdu
> zen batzarrean nik gai honi buruz esan nuenetik. Nire proposamena bi
> orrialde egitea zen, batean bankuko kontu zenbakia eta bestean diru
> sarrerak eta irteerak. Lehenengoa blokeatua eta bigarrena wikiko beste
> edozein orrialde bezalakoa.
>
> Metabolik taldean ere wikia erabiltzen genuen diru sarrerak kudeatzeko
> era irekian eta ez genuen inolako arazorik izan. Nik uste Librezalen ere
> ez dugula arazorik izango eta egongo balira errez konpondu ahal izango
> ditugu (wikiak aurreko bertsio guztiak gordetzen ditu eta urtean behin
> edo libreta fisikoa begiratu besterik ez genuke wikian dakarrenarekin
> bat datorren ala ez egiaztatzeko).
>
> Era honetan, oso gutxi aldatu behar den orrialdea administrariek
> bakarrik aldatuko lukete, eta denon diru sarrerak islatu behar dituen
> orrialdea denok aldatu ahalko genuke.
>
> Zer iruditzen?
Ondo, ondo. Egin dut banaketa bi orritan:
http://librezale.org/wiki/Botea
http://librezale.org/wiki/Botea:Egoera
Orain taula benetako datuekin betetzea falta da.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago