[Librezale] Librezale kontua erabilgarri
Gorka Azkarate
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Abe 5, 11:54:09, CET 2010
Txopik idatzi du:
> [...]
> Boteari buruzko wikiko orrialdeari dagokionez, orain badakit zer galdu
> zen batzarrean nik gai honi buruz esan nuenetik. Nire proposamena bi
> orrialde egitea zen, batean bankuko kontu zenbakia eta bestean diru
> sarrerak eta irteerak. Lehenengoa blokeatua eta bigarrena wikiko beste
> edozein orrialde bezalakoa.
>
> Metabolik taldean ere wikia erabiltzen genuen diru sarrerak kudeatzeko
> era irekian eta ez genuen inolako arazorik izan. Nik uste Librezalen ere
> ez dugula arazorik izango eta egongo balira errez konpondu ahal izango
> ditugu (wikiak aurreko bertsio guztiak gordetzen ditu eta urtean behin
> edo libreta fisikoa begiratu besterik ez genuke wikian dakarrenarekin
> bat datorren ala ez egiaztatzeko).
>
> Era honetan, oso gutxi aldatu behar den orrialdea administrariek
> bakarrik aldatuko lukete, eta denon diru sarrerak islatu behar dituen
> orrialdea denok aldatu ahalko genuke.
>
> Zer iruditzen?
>
> Txopi.
>
<http://identi.ca/gorkaazk>Zer iruditzen? Niri oso ondo.
Niri ere egokiago iruditzen zait botearen egoera alde batetik, orrialde
batean eta kontuaren zenbakia ondo babestua beste orrialde batean.
Agian gero Librezale.org hainbat tokitatik kontu korrontearen orrialdera
estekak ezarriko dira baina diru kontuen nondik norakoak ez dira zertan
hainbeste erakutsi behar.
--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101205/bd1fe7b3/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago