[Librezale] Librezale kontua erabilgarri
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Abe 5, 10:49:49, CET 2010
Julen(e)k dio:
> az., 2010.eko aberen 01a 23:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo:
>>
>> Burokrazia amaiturik librezalek badu kontua:
>> 3035 0001 56 0010119673
>>
>>
>> Kontua erabat blokeatua dago diru irteeretan. Beraz ezin digute
>> kobratu eta ezin dugu erabili ere egin. Erabiltzeko lehenik deslokatzea
>> eskatu behar dut eta gero ordainketak egin. Urtean bi-hiru ordainketa
>> besterik ez direnez espero ez da lan handirik izango eta ez dago inork
>> ezer kargatzeko arriskurik
>>
>> wikiko orri babestua (ekarpenak eskatzeko eta hauen zerrenda erakusten
>> duen hori) egitearena dakizuenon kontu.
>> Txopik esan zuen ekarpenen taula astero eguneratzeko prest nago, baina
>> esan nola egin behar dudan mesedez.
>> Oraingoz saldoa 35¤
>>
>> Asanbladako 15
>> Ander 20
>>
>> Beste taldeek 100¤ ordainduak dutenez, lehenbailehen ekarpena egitea
>> komeni zaigu.
>>
>
> Sortu eta babestu dut botearen orria[1] (parte hartu nahi duzu?
> orrian[2] ere gehitu dut lotura). Botearen orria aldatzeko
> administratzaile izan behar da, eman beraz zure erabiltzaile-izena talde
> horretan gehitu eta aldaketak egin ahal izateko.
"Euskalduko kutxa" testua esteka bat bihurtu genezake:
https://www.cajalaboral.com/clweb/eu/particulares/home.aspx
>
> Galdera Wikipedian dabilen jendearentzat: baimenen banaketa finagorik
> ezagutzen duzue? nahasgarria egiten zait MediaWikik nola kudeatzen
> dituen baimenak eta akaso badago modu hobeagorik hau kudeatzeko.
Badaude hori lortzeko Extensio ugari, baina beherago azaltzen dudan
arrazoiengatik beharko ez ditugula espero dut.
>
> Kontrako iritzirik ez badago eta orria balekotzat ematen bada, datorren
> astean webgunerako albiste batean dohaintzak egiteko aukeraren berri
> emango dut. Ondo irizten?
>
> Julen.
>
> [1] http://librezale.org/wiki/Botea
> [2] http://librezale.org/wiki/Parte_hartu_nahi_duzu%3F
Lan bikaina egiten ari garela iruditzen zait. Gauzak aurrera doaz eta
helburutzat jartzen dugun guztia egiten dugu. zer gehiago eska daiteke?
ezer ez :-)
Boteari buruzko wikiko orrialdeari dagokionez, orain badakit zer galdu
zen batzarrean nik gai honi buruz esan nuenetik. Nire proposamena bi
orrialde egitea zen, batean bankuko kontu zenbakia eta bestean diru
sarrerak eta irteerak. Lehenengoa blokeatua eta bigarrena wikiko beste
edozein orrialde bezalakoa.
Metabolik taldean ere wikia erabiltzen genuen diru sarrerak kudeatzeko
era irekian eta ez genuen inolako arazorik izan. Nik uste Librezalen ere
ez dugula arazorik izango eta egongo balira errez konpondu ahal izango
ditugu (wikiak aurreko bertsio guztiak gordetzen ditu eta urtean behin
edo libreta fisikoa begiratu besterik ez genuke wikian dakarrenarekin
bat datorren ala ez egiaztatzeko).
Era honetan, oso gutxi aldatu behar den orrialdea administrariek
bakarrik aldatuko lukete, eta denon diru sarrerak islatu behar dituen
orrialdea denok aldatu ahalko genuke.
Zer iruditzen?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago