[Librezale] Fwd: Mahaingurua: Euskara Sarean Josten
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 29, 17:57:26, CEST 2010
patxi gaztelumendi(e)k dio:
> aupa.
>
> Bai, ni mahainguru / hitzaldi horretara joateko prest agertu nintzen /
> nago / naiz...
Nik ezin dut. Aita izan berri naiz eta nahiko daukat daukanarekin :-)
>
> baina, proposatzen dut, wiki hitzaldia prestatu dezagun denon arten.
>
> mezuaren eskema bat, gure iritzi kolektiboa software librea eta
> euskararen gainean... ideia nagusi batzuk. Besteak beste fardatzeko,
> wikitzaldi bat prestatu dugula... eta erakutsiz...
>
> bestetik, eta maila pertsonalean egiteko gogoak ditudan arren, maila
> kolektiboan ze iritzi duzuen jakin nahi nuke.
>
> Bizkaiko Diputazioak (Azkue fundazioaren nagusiak alegia) Biscaytik
> izeneko proiektua burutzeko pausuak eman ditu. Microsofti eman / emango
> dio dirutza bat horretarako....
>
> eta euskarari, ogi apurrak? euskarari software librea, eta Bizkaiko
> dirua Microsofti?
Zuzen-zuzenean lotuta ez badago ere, gai horrekin zerikusia duen albiste
bat izan da orain dela gutxi: Galiziako Xuntak bere softwarea askatzea
sustatuko du
http://softlibre.barrapunto.com/article.pl?sid=10/04/28/096236
Eusko Jaurlaritzako software guztia euskaratuta egonik, bere softwarea
askatzen hasiko balitz, horrek berez duen interesaz gain,
euskaldunontzat interesgarria litzateke itzulpen horiek nolabait
eskuratu eta etekina ateratzea...
>
> Kezka hoiek ere baditut, eta uste dut esan egin behar dela, eta gu
> garela euskaraz software librearen inguruan, zerbait egiten eta
> erakusten ari garen bakarrenetakoak... erreferentzia bat alegia.
>
> Alde horretatik, mezua lantzea, eta eztabaidatzea apropos ikusten dut.
> Posta zerrenda hau + wikia.
>
> ::dirua:: afari librezalea::
>
> ziur naiz hitzaldi horregatik diru bat emango digutela.... ez dut
> dirutza esango, baina zeozer bai. Ni enago diru hori hartzeko prest,
> baina uste dut afari librezale bat egin genezakela. Sagardotegi batean
> batu... eta txotx libre batzuk egin.
Ni hitzaldira edo dena delako ekitaldira joaten denak dirua jasotzearen
aldekoa naiz. Hala ere, norbaitek diru hori nahi ez izatekotan, ez
diezaiola uko egin (nik aspaldi egiten nuen bezala), taldean bilatuko
bait dugu zertan erabili eta: sagardotegi batetan, softwarea
euskaratzeko lehiaketa bat antolatzen, pegatak egiten edo beste edozertan...
>
> txotxware librea!
>
> diru horrekin, publikoki iragarri... eta jendea txotx egitera
> gonbidatuz. Diru guzti hori... sagardotan busti... eta jatekoak gure
> kontu... holango zerbait.
>
> Nahi duena etorri dadila, izan software garatzaile, erabiltzaile,
> euskaratzaile, edo dena delako... Librezale zerrendakoa izan edo ez...
> Azkueren dirua, txotx bihurtuko genuke...
>
> Biscaytik.... Hernanira kasurako... (eta hau ez da probintziakerian
> erortzeko joko bat, gehiago da... demagun, txahala botatzeko kuboak
> izateko... for example)
>
> BAdakit proposamen dexente direla, baina librezale.org
> <http://librezale.org> berria ospatzeko gogoa piztu zait.... txotx_ware
> librea! orduan
>
>
> patsitxotx
> Albisteak 2.0
> http://albisteak.euskalherrian.info
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago