[Librezale] Fwd: Mahaingurua: Euskara Sarean Josten

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ast, Api 29, 15:33:53, CEST 2010


aupa.

Bai, ni mahainguru / hitzaldi horretara joateko prest agertu nintzen / nago
/ naiz...

baina, proposatzen dut, wiki hitzaldia prestatu dezagun denon arten.

mezuaren eskema bat, gure iritzi kolektiboa software librea eta euskararen
gainean... ideia nagusi batzuk. Besteak beste fardatzeko, wikitzaldi bat
prestatu dugula... eta erakutsiz...

bestetik, eta maila pertsonalean egiteko gogoak ditudan arren, maila
kolektiboan ze iritzi duzuen jakin nahi nuke.

Bizkaiko Diputazioak (Azkue fundazioaren nagusiak alegia) Biscaytik izeneko
proiektua burutzeko pausuak eman ditu. Microsofti eman / emango dio dirutza
bat horretarako....

eta euskarari, ogi apurrak?  euskarari software librea, eta Bizkaiko dirua
Microsofti?

Kezka hoiek ere baditut, eta uste dut esan egin behar dela, eta gu garela
euskaraz software librearen inguruan, zerbait egiten eta erakusten ari garen
bakarrenetakoak... erreferentzia bat alegia.

Alde horretatik, mezua lantzea, eta eztabaidatzea apropos ikusten dut. Posta
zerrenda hau + wikia.

::dirua::  afari librezalea::

ziur naiz hitzaldi horregatik diru bat emango digutela.... ez dut dirutza
esango, baina zeozer bai. Ni enago diru hori hartzeko prest, baina uste dut
afari librezale bat egin genezakela. Sagardotegi batean batu... eta txotx
libre batzuk egin.

txotxware librea!

diru horrekin, publikoki iragarri... eta jendea txotx egitera gonbidatuz.
Diru guzti hori... sagardotan busti... eta jatekoak gure kontu... holango
zerbait.

Nahi duena etorri dadila, izan software garatzaile, erabiltzaile,
euskaratzaile, edo dena delako... Librezale zerrendakoa izan edo ez...
Azkueren dirua, txotx bihurtuko genuke...

Biscaytik.... Hernanira kasurako... (eta hau ez da probintziakerian
erortzeko joko bat, gehiago da... demagun, txahala botatzeko kuboak
izateko... for example)

BAdakit proposamen dexente direla, baina librezale.org berria ospatzeko
gogoa piztu zait.... txotx_ware librea! orduan


patsitxotx
Albisteak 2.0
http://albisteak.euskalherrian.info



Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko apiren 29a 15:18):

> az., 2010.eko apiren 28a 16:08(e)an, patxi gaztelumendi(e)k idatzi zuen:
>
>  Ni prest.
>>
>> Inor gehiago joango balitz... oraindik eta hobeto.
>>
>> Gertu daukat Bilbo... eta animatuta horrelako baterako.
>>
>> Azkue fundazioa, esistitzen dela frogatzeko....
>>
>
> Eskerrik asko Patxi.
>
> Mezu bat bidali diot oraintxe Azkueko arduradunari eta kopian jarri zaitut.
>
> Julen.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100429/5f4ff7be/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago