[Librezale] Esteka zahar bat berreskuratu behar genuke

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 29, 18:04:55, CEST 2010


Aupa zuek:

Batzuek gogoratuko duzuenez, orain dela urte bat edo bi, Joakin
Balentzia idazleari bere azken liburua Creative Commons lizentzia
batekin Interneten argitaratzen lagundu genion. Liburua helbide honetan
eskuragarri jarri genuen:
http://librezale.org/media/joakinba-egunetako-aparra.pdf

Wikipedian eta beste leku batzutan esteka hori berori agertzen da:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Joakin_Balentzia#Kanpo_loturak

Berreskuratu genezake? Oker ez banago, Julen-ek gure webguneko .htaccess
fitxategia prestatu zuen honelako kasuak konpontzeko. Agian
berbideraketa hau ere gehitu behar genuke. Zer iruditzen?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago