[Librezale] Ubuntu install party Arrasateko gazte bulegoan
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Ira 23, 21:44:12, CEST 2009
Aupa Mikel.
Ba hi ere ondo etorria izango haiz install party honetan.
Librezaleko bi hiru kide egongo gaituk, eta nahiko ordenadore egongo
dituk... denok lanean egoteko moduan. Eskertuko genikek, eta poztu ere, hire
etorrera.
Ubuntu berriaren berri badiagu, eta erabiltzaileei horren berri emateko
asmoa ere... azalduz zenbatero egiten diren horrelakoak, eta zelan egin
eguneraketak.
Portzierto, grabatu dugu Telebista 7 minutuko instalazio bideo bat, eta
elkarrizketa bat ere egin digute magazine baterako.
Bihar gehiago.
Besteok ere, zer esanik ez, gonbidatuta.
18:00etan, gazte bulegoan. www.gaztebulegoa.com
Ptx
Mikel Olasagasti<hey_neken a bildua mundurat.net> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
iraren 23a 18:38):
> Aupa!
>
> Zerbaitetan laguntza behar badezute biyar Arrasatera joatekoa nintzen
> beste kontu batzuk bitarteko...
>
> Ala ere, komentatzeagatik, 30 egun falta dira Ubuntu-ren 9.10a
> kaleratzeko... ez altzen hobea itxarotea? Hardware gehiagoren euskarria
> izango du eta kiloka bat berrikuntza...
>
> Ondo izan!
>
> MiKeL
>
> > Aupa lagunok.
> >
> > [Ea posta zerrenda hau bizi bizirik mantentzen dugun]
> >
> > Arrasate inguruan gabiltzanok, batzuk behintzat (ikasleak, langileak,
> > biztanleak...) aspaldion software libraren aldeko ekimenak bultzatzen ari
> > gara.
> >
> > Ubuntu ikastaro bat egin genuen aurreko ikasturtean.
> >
> > Ubuntu install party bat antolatu dugu irailaren 24rako, osteguna.
> >
> > Install partyak giro ona piztu du, eta askok aurreratu du dagoeneko bere
> > partehartzea. CPUak, portatilak... denetarik liberatuko dugu, denetarik
> > euskaldunduko dugu.
> >
> > Horrez gain, inguruko hedabideek, herri komunikabideek eta arreta berezia
> > jarri dute. Hori dela eta, how to moduko bideo bat egingo dugu GoiTB
> > (Goiena
> > Telebista), gero sarean zabaldu eta hedatzeko.
> >
> > Bideoan Ander eta biok agertuko gara, eta printzipioz librezaleko kideak
> > garela adieraziko dugu, bai bideo horretan zein telebistarako egingo
> dugun
> > beste elkarrizketa batean. (Kable bidez emititzen da GoiTB, eta Euskal
> > erdian edo ikusten da....)
> >
> > Horrez gain software librearen alde orohar, eta teknologia berrien
> > inguruan
> > hainbat gauza egin asmo ditugu hile bakoitzeko azken ostegunean. Urrian
> > sare
> > sozialak jorratuko ditugu, azaroan mapin party bat egingo dugu OSM
> osatzen
> > joateko....
> >
> > Zuetako inork, zerbait, gairen bat... edozer proposatu gura balu...
> > badakizue, idatzi posta zerrenda honetan. Posible izango da hori gaiori
> > lantzea eta.
> >
> > mila esker
> >
> > ptx
> >
> > --
> > patxi gaztelumendi
> > www.gaztelumendi.org
> > larrabetzu - euskal herria
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
> >
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090923/54557338/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago