[Librezale] Software libreen aldekoen Asanblada deustun
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 23, 21:42:39, CEST 2009
Gabon !!
az., 2009.eko iraren 23a 21:06(e)an, txipi(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> On Wed, 23 Sep 2009 17:31:45 +0200 (CEST)
> "Txopi"<txopi a bildua sindominio.net> wrote:
>
>>> nik euskara botatzen dut faltan, baina.......
>> Deialdia irekia da eta txipik euskaraz ere egin nahi du baina ez dauka
>> horretarako denborarik. Ez du protagonismorik nahi eta norbaitek
>> deialdia euskaraz egingo balu, askoz hobe. Gauzak zenbat eta
>> irekiagoak eta zabalduagoak egin, hobeto.
>
> Ea euskaldunak etortzen zareten euskararen aldarrikapena mahaigainean
> jartzeko (batik bat Lopezek esandako ostean). Nire euskera ain kutrea
> denez, deialdiaren euskarazko bertsioa egiteak lotsa ematen dit, baina
> laguntzen badidazue oso gustora jarriko dut euskaraz O:-)
Tira, deialdia itzultzea lan handia ez denez, hementxe:
* Data: urriaren 3a, larunbata.
* Tokia: Hika Ateneo (Ibeni Kaia 1, Atxuri, Bilbao).
* Gai-zerrenda
o 10:00: Aurkezpena.
o 10:30: Hezkuntza 2.0: zer egin da orain arte?
o 10:45: Hezkuntza 2.0: proposamenak eta etorkizuneko ekintzak.
o 11:30: Atsedena.
o 12:00: Hezkuntza 2.0: ondorioak.
o 13:00: Software Librea Euskal Administrazio Publikoan.
o 13:30: Ondorioak eta hurrengo bilerarako deialdia.
Foroan ere jarriko dut, jende gehiago entera dadin, testuinguruan
kokatzeko blog sarrerarako loturarekin batera.
Asanbladari dagokionez, pena, baina asteburu horretan kanpoan naiz.
Talde xume honetako batenbat azaltzea sobran baino beharrezkoagoa
litzateke; ea norbaitek Librezaleko ahotsa eramaterik duen asanbladara
eta inpresioak kontatzen dizkigun gero.
Ondo segi!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago