[Librezale] Spam oldea foroan
Piarres Beobide
pi a bildua beobide.net
Ost, Ira 16, 11:01:04, CEST 2009
Administratzaile jauna nola egingo dugu hau, laguntza behar ezkero abisau...
xD
Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko iraren 16a 10:22):
>
> Bai, beste behin spammerrek presentzia egin dute eta foroan eta
> gonbidatu gisa mezu batzuk sartu dituzte.
>
> Gonbidatutako erabiltzaileek mezuak idatzi eta edita ditzaketen arren,
> ASCII art erako captcha bat gainditu behar dute, eta ez dut uste botak
> hori gainditzeko gai direnik.
> Hortaz, esango nuke XSS erasoren bat izan daitekeela (logetan
> konfirmatzeko modurik bai? 09/09/09-09/09/11 artekoak dira mezuak).
>
> Hau ikusita, esango nuke ez litzatekela batere gaizki etorriko softwarea
> eguneratzea. Irakurri dudanagatik, PunBBren egileak softwarea enpresa
> komertzial bati saldu zion 2007an. Horren ondorioz, komunitateko kide
> batzuk PunBBren forka egitea erabaki zuten, FluxBB[1],
> segurtasun-eguneraketak bermatu eta proiektuaren jarraikortasuna bermatzeko.
>
> Egun instalatuta dagoen PunBB bertsioa 1.2.17 da eta FluxBBk horri
> segida ematen dio; bateragarriak dira, alegia.
>
> Nik bota dut harria, ea zer diozuen...
>
> Julen.
>
> [1] http://en.wikipedia.org/wiki/FluxBB
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago