[Librezale] Spam oldea foroan
Mikel Olasagasti
hey_neken a bildua mundurat.net
Ost, Ira 16, 11:11:13, CEST 2009
admin-a ni naiz?
antzeko arazo bat izan genuen Astra Gaztetxeko foruan [1] eta punBBren 1.3
bertsioa + plugin batzuk jarrita lortu genuen neurri batean egunero
sartzen ziren dozenaka mezuak ekiditea. Orain sartu naize ta spam mezuren
bat topatu det baina oso maila baxuan.
PunBB-1.3 jarri beharrean fluxBBren 1.3 bertsioa jarri genezake (2.0
bilakatuko dena, 1.4 1.2-ren eboluzioa delako.... gora "logika gabeko"
bertsio zenbakiak!). Batenbatek baietz badio bihar egin nezake...
Ala ere nik ez detena ulertzen ze demontegratik ez duten akismet
integratzen modu natiboan eta ez plugin moduan! edo ehintzat ez plugin
externo moduan eta php fitxategiak ikutu beharrarekin... APIa oso xinplea
dela leņe!
> Administratzaile jauna nola egingo dugu hau, laguntza behar ezkero
> abisau...
>
> xD
>
> Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko iraren 16a
> 10:22):
>>
>> Bai, beste behin spammerrek presentzia egin dute eta foroan eta
>> gonbidatu gisa mezu batzuk sartu dituzte.
>>
>> Gonbidatutako erabiltzaileek mezuak idatzi eta edita ditzaketen arren,
>> ASCII art erako captcha bat gainditu behar dute, eta ez dut uste botak
>> hori gainditzeko gai direnik.
>> Hortaz, esango nuke XSS erasoren bat izan daitekeela (logetan
>> konfirmatzeko modurik bai? 09/09/09-09/09/11 artekoak dira mezuak).
>>
>> Hau ikusita, esango nuke ez litzatekela batere gaizki etorriko softwarea
>> eguneratzea. Irakurri dudanagatik, PunBBren egileak softwarea enpresa
>> komertzial bati saldu zion 2007an. Horren ondorioz, komunitateko kide
>> batzuk PunBBren forka egitea erabaki zuten, FluxBB[1],
>> segurtasun-eguneraketak bermatu eta proiektuaren jarraikortasuna
>> bermatzeko.
>>
>> Egun instalatuta dagoen PunBB bertsioa 1.2.17 da eta FluxBBk horri
>> segida ematen dio; bateragarriak dira, alegia.
>>
>> Nik bota dut harria, ea zer diozuen...
>>
>> Julen.
>>
>> [1] http://en.wikipedia.org/wiki/FluxBB
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago