[Librezale] Spam oldea foroan

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Ira 16, 10:22:59, CEST 2009


Bai, beste behin spammerrek presentzia egin dute eta foroan eta 
gonbidatu gisa mezu batzuk sartu dituzte.

Gonbidatutako erabiltzaileek mezuak idatzi eta edita ditzaketen arren, 
ASCII art erako captcha bat gainditu behar dute, eta ez dut uste botak 
hori gainditzeko gai direnik.
Hortaz, esango nuke XSS erasoren bat izan daitekeela (logetan 
konfirmatzeko modurik bai? 09/09/09-09/09/11 artekoak dira mezuak).

Hau ikusita, esango nuke ez litzatekela batere gaizki etorriko softwarea 
eguneratzea. Irakurri dudanagatik, PunBBren egileak softwarea enpresa 
komertzial bati saldu zion 2007an. Horren ondorioz, komunitateko kide 
batzuk PunBBren forka egitea erabaki zuten, FluxBB[1], 
segurtasun-eguneraketak bermatu eta proiektuaren jarraikortasuna bermatzeko.

Egun instalatuta dagoen PunBB bertsioa 1.2.17 da eta FluxBBk horri 
segida ematen dio; bateragarriak dira, alegia.

Nik bota dut harria, ea zer diozuen...

Julen.

[1] http://en.wikipedia.org/wiki/FluxBB



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago