[Librezale] EU MozCamp 09

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Ira 8, 15:49:13, CEST 2009


Aupa !!

Mozillako zerrendan eman dut honen berri, baina interes orokorrekoa izan 
daitekeelakoan hona ere bidaltzea pentsatu dut.

Datorren urrian (3-4) Pragan ospatuko den EU MozCamp 09an[1] parte 
hartzeko gonbidapena jaso dut, Patxirekin batera.

Iaz Bartzelonan egindakoaren[2] antzeko ekitaldia izango da eta 
bueltatzean emango dizuet hango berri.

Taldearentzat inportantea izan daitekeenik ikusten baduzue programan edo 
zerbaitek merezi duela uste baduzue (edo besterik gabe gai jakin baten 
inguruan Mozillakoekin hitz egitea nahi baduzue), esan lasai.

Ondo segi!
Julen.

[1] https://wiki.mozilla.org/EU_MozCamp_2009
[2] http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2008-October/001978.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago