[Librezale] foroa eta spam kontuak berriz
Julen
julenx a bildua gmail.com
Or, Urr 23, 14:26:26, CEST 2009
or., 2009.eko urrren 23a 12:33(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
>> 22/10/2009 19:54(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>> Mundurat igande-astelehenean erorita egon zen, WPren bug baten ondorioz
>>> makina gaixoa karga-karga eginda geratu baitzen. Akaso honek zerikusia
>>> izan lezake.
>>>
>> Eraso horren aurka modsecurity2 instalatu dut makinan eta printzipioz
>> eraso hoietaz gain beste hainbat ekidin ditu, baina ez du erlaziorik.
>
> Hamaika gauzatan nabilenez, ez nintzen enteratu segurtasun arazo hortaz
> baina WPEU ez zebilela ikusita Mikeli galdetu eta zerrendan aipatu zuela
> esan zidan, beraz ez nuen horren inguruan ezer egin.
>
> Uda bukatu da eta berdin jarraitzen du kontu horrek, baina WP eguneratu
> baino, nire ustez, zerrendaren bitardez adostu genuena egitea da (nik
> adostasun batera heldu ginelakoan nago): orain arteko webgunea hiru
> gauzatarako erabiltzen dugu/genuen: euskaraketen deskarga, albisteak eta
> galdera&erantzunak (foroa). Nik egingo nukeena zera da:
>
> - Euskaraketen deskarga: hemen jarri genuen orain dela hilabete batzuk:
> http://eu.wordpress.org/
>
> - Foroa: Librezalen foro bat erabiltzea erabaki genuen. Hauxe:
> http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=44
>
> - Albisteak: http://eu.wordpress.org/ erabili dezakegu blog bat bait da
> edo PunBBko foroa (edo biak).
Nik ere esango nuke adostasunera heldu ginela.
Hortaz hor konpromisoa eu.wordpress.org mantentzea da, euskaraketarekin
batera. Webguneko wordpress-eu lotura horra zuzendu daiteke.
Orain arteko WP-eu webgunea sobran legoke beraz. Horko datu-basean
dagoen informazioa aprobetxa daiteke, bertako eztabaidak foroko mezu
gisa jarriz adibidez (foro funtzionamendua baitzuen finean).
Txopi, WP 2.9a ere laster izango da, ezta?
> Sentitzen dut gai honen inguruan ezer egin ez izana. Gauza gehiegitan
> sartuta nago. Gaur gauean flagelatu egin naiz (garagardo batzuk gozatu
> ondoren)...
>
> Portzierto, foroko nire erabiltzailea blokeatuta dago orain dela URTEAK.
> Eta ez dakit nola konpondu arazo hau. Administratzaileren batek EZABATU
> dezake mesedez? Bestela ez dakit nola arraio hartuko dudan parte foroan
> :-/
Hau esan zenuen azkeneko aldian begiratu nuen, eta dena ondo zegoen.
Orain ere erotu beharrean begira aritu naiz bai administrazioko menuak
eta datu-baseko taulak, baina dena ondo dago itxuraz. Baneatutakoen
zerrenda osoa hustu dut eta halere sartzen utzi ez :/
Zorteko eguna izango da ordea, antzeko mezu batekin[1] topo egin eta
arazoa konponduta dagoelako: eskuz katxetik ezabatu eta kitto!
Pasahitza berrezarri dizut, oraintxe bidaliko dizut berria.
Julen.
[1]
http://punbb.informer.com/forums/topic/19385/you-are-not-logged-in-you-are-banned-from-this-forum/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago