[Librezale] foroa eta spam kontuak berriz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 23, 12:33:23, CEST 2009
Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
> 22/10/2009 19:54(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> og., 2009.eko urrren 22a 19:38(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Aupa!
>>>
>>> Telefonia komertzial bat pikutara bidali dut eta eskatu ez dudan
>>> zerbitzu bat aktibatu dit. Orain hemen nabil vodafoneko musika entzuten
>>> azken 20 minututan, asperturik gure forora sartu naiz telefonoa
>>> belarrian dudala, ea ezer berririk ote zegoen (windows 7 promorik? :D
>>> :D )
>>>
>>> aurkitu dudan bakarra spam pila da.
>>>
>>> spam telefonoan, spam foroan hau gehiegitxo da.
>>>
>> Bueno, konsolatzen bazaitu, spama foroko RSSra ez da iristen. Fumigatu
>> dut zegoen zaborra. Halere, irailean proposatu nuen[1] foroa bera
>> eguneratzea. Sysadmina kanpoan daukagu, ea bueltatzean zerbait egiterik
>> daukagun (ping!!).
>>
> FluxBB-1.4-b2 instalatzen det?
>
>> Bide batez, foroan bertan esan duten bezala[2], wordpress-eu/ ez dabil.
>> FTPtik sartu eta ikusi dut edukirik gabe dagoela karpeta. Txopi zerbait
>> badakizu honen inguruan?
>>
>
> wp-eu-k hor jarraitzen du, baina ez dago baimenik bertara sartzeko
> (chown root:root). Buruak hutsik egiten ez badit, eraso baten ondorioz
> blokeatua geratu zen eta gaur arte horrela jarraitu du. Erasoa WPk eta
> "umorea"-k jasan zuten eta biak daude blokeatuta.
>
> drwx------ 13 root root 4,0K 2009-06-19 11:41 umorea
> drwx------ 7 root root 4,0K 2009-06-19 11:44 wordpress-eu
>
> Ibon-i umoreako kodea bidali behar nion ea txuloa topatzen zuen eta
> wp-eu hor geratu zen. Nik uste azken hau azken bertsiora eguneratuta
> berriz aktibatu daitekeela.
>
>> Mundurat igande-astelehenean erorita egon zen, WPren bug baten ondorioz
>> makina gaixoa karga-karga eginda geratu baitzen. Akaso honek zerikusia
>> izan lezake.
>>
> Eraso horren aurka modsecurity2 instalatu dut makinan eta printzipioz
> eraso hoietaz gain beste hainbat ekidin ditu, baina ez du erlaziorik.
Hamaika gauzatan nabilenez, ez nintzen enteratu segurtasun arazo hortaz
baina WPEU ez zebilela ikusita Mikeli galdetu eta zerrendan aipatu zuela
esan zidan, beraz ez nuen horren inguruan ezer egin.
Uda bukatu da eta berdin jarraitzen du kontu horrek, baina WP eguneratu
baino, nire ustez, zerrendaren bitardez adostu genuena egitea da (nik
adostasun batera heldu ginelakoan nago): orain arteko webgunea hiru
gauzatarako erabiltzen dugu/genuen: euskaraketen deskarga, albisteak eta
galdera&erantzunak (foroa). Nik egingo nukeena zera da:
- Euskaraketen deskarga: hemen jarri genuen orain dela hilabete batzuk:
http://eu.wordpress.org/
- Foroa: Librezalen foro bat erabiltzea erabaki genuen. Hauxe:
http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=44
- Albisteak: http://eu.wordpress.org/ erabili dezakegu blog bat bait da
edo PunBBko foroa (edo biak).
Sentitzen dut gai honen inguruan ezer egin ez izana. Gauza gehiegitan
sartuta nago. Gaur gauean flagelatu egin naiz (garagardo batzuk gozatu
ondoren)...
Portzierto, foroko nire erabiltzailea blokeatuta dago orain dela URTEAK.
Eta ez dakit nola konpondu arazo hau. Administratzaileren batek EZABATU
dezake mesedez? Bestela ez dakit nola arraio hartuko dudan parte foroan
:-/
Agur t'erdi alperra dela onartzen duen baten partez,
Txopi.
OHARRA: Indymedian teknikariak behar ditugu. Inor interesatua egotekotan
edo jakinmina edukitzekotan jar dadila nirekin kontaktuan laster IndyEHko
bileratxo bat izango bait dugu.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago