[Librezale] foroa eta spam kontuak berriz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 23, 15:03:10, CEST 2009


Julen-(e)k idatzi zuen:
> or., 2009.eko urrren 23a 12:33(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Mikel Olasagasti-(e)k idatzi zuen:
>>> 22/10/2009 19:54(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>>>> Mundurat igande-astelehenean erorita egon zen, WPren bug baten
>>>> ondorioz
>>>> makina gaixoa karga-karga eginda geratu baitzen. Akaso honek zerikusia
>>>> izan lezake.
>>>>
>>> Eraso horren aurka modsecurity2 instalatu dut makinan eta printzipioz
>>> eraso hoietaz gain beste hainbat ekidin ditu, baina ez du erlaziorik.
>>
>> Hamaika gauzatan nabilenez, ez nintzen enteratu segurtasun arazo hortaz
>> baina WPEU ez zebilela ikusita Mikeli galdetu eta zerrendan aipatu zuela
>> esan zidan, beraz ez nuen horren inguruan ezer egin.
>>
>> Uda bukatu da eta berdin jarraitzen du kontu horrek, baina WP eguneratu
>> baino, nire ustez, zerrendaren bitardez adostu genuena egitea da (nik
>> adostasun batera heldu ginelakoan nago): orain arteko webgunea hiru
>> gauzatarako erabiltzen dugu/genuen: euskaraketen deskarga, albisteak eta
>> galdera&erantzunak (foroa). Nik egingo nukeena zera da:
>>
>> - Euskaraketen deskarga: hemen jarri genuen orain dela hilabete batzuk:
>> http://eu.wordpress.org/
>>
>> - Foroa: Librezalen foro bat erabiltzea erabaki genuen. Hauxe:
>> http://librezale.org/foroa/viewforum.php?id=44
>>
>> - Albisteak: http://eu.wordpress.org/ erabili dezakegu blog bat bait da
>> edo PunBBko foroa (edo biak).
>
> Nik ere esango nuke adostasunera heldu ginela.
>
> Hortaz hor konpromisoa eu.wordpress.org mantentzea da, euskaraketarekin
> batera. Webguneko wordpress-eu lotura horra zuzendu daiteke.
>
> Orain arteko WP-eu webgunea sobran legoke beraz. Horko datu-basean
> dagoen informazioa aprobetxa daiteke, bertako eztabaidak foroko mezu
> gisa jarriz adibidez (foro funtzionamendua baitzuen finean).
>
> Txopi, WP 2.9a ere laster izango da, ezta?

Ez dakit. Nik dakidala hurrengoa 2.8ren azpibertsio bat izango da.

>
>> Sentitzen dut gai honen inguruan ezer egin ez izana. Gauza gehiegitan
>> sartuta nago. Gaur gauean flagelatu egin naiz (garagardo batzuk gozatu
>> ondoren)...
>>
>> Portzierto, foroko nire erabiltzailea blokeatuta dago orain dela URTEAK.
>> Eta ez dakit nola konpondu arazo hau. Administratzaileren batek EZABATU
>> dezake mesedez? Bestela ez dakit nola arraio hartuko dudan parte foroan
>> :-/
>
> Hau esan zenuen azkeneko aldian begiratu nuen, eta dena ondo zegoen.
> Orain ere erotu beharrean begira aritu naiz bai administrazioko menuak
> eta datu-baseko taulak, baina dena ondo dago itxuraz. Baneatutakoen
> zerrenda osoa hustu dut eta halere sartzen utzi ez :/
>
> Zorteko eguna izango da ordea, antzeko mezu batekin[1] topo egin eta
> arazoa konponduta dagoelako: eskuz katxetik ezabatu eta kitto!
>
> Pasahitza berrezarri dizut, oraintxe bidaliko dizut berria.

Pasahitza aldatu eta bidalketa bat egin dut ea argitaratzen uzten nauen
ala ez. Eta bai! Konponduta azkenik!

Eskerrik asko Julen :-)

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago