[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?

assar asarasua a bildua telefonica.net
Ast, Urr 22, 23:06:57, CEST 2009


On ar., 2009.eko urrren 20a 22:59, Julen wrote:
> Ba nik positibo ikusiko nuke lantalde, eragile eta bakarkakoen arteko
> koordinazio bat, bai behintzat material berria sortu, dagoena eguneratu
> edo balioa duen zerbait egiteko bada (glosarioak, terminologia
> finkatzea, itzulpen-memoriak bildu, zabaldu eta partekatzea, ...). Ez
> aginte-makila eramango lukeen organo bat, baina bai elkarlanerako aukera
> bat.
>

On og., 2009.eko urrren 22a 09:59, Txopi wrote:
 > Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere 
gain
 > hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
 > dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
 > dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo 
esku-sartze
 > bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
 > elikatu dezan.
 >
 > Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
 > heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
 > bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
 > duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
 > zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
 > da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
 > eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.

Bide horretatik jotzen bada, nik uste dut Librezalek ez duela bere burua 
koordinatzailetzat "autoproklamatu" behar, are gutxiago lanean hasi 
baino lehen. Gauza horiek arazo iturri izaten dira beti. Egin nahi 
badugu, egin dezagun, has gaitezen lanean; lana ona bada, berez 
erakarriko du besteen arreta eta berez bihurtuko da erreferentzia tokia.

Baina berriro diot, eta beste batzuek ere esan dute: nork egingo du? 
Asko hitz egiten dugu, eta gero ez gara inora iristen. Ni apur bat 
nekatuta nago Librezaleren dinamika honekin.

Esango dut: momentu honetan ez dut Librezale ikusten ezeren 
dinamizatzaile edo koordinatzaile gisa. Oraindik ez ditugu egin azken 
bileran esan genituenak, nola egingo dugu beste zerbait? Uste dut 
Librezale ez dela gutako inoren proiektu nagusia.

Aipamen berezia egin nahi nuke Julenek egiten duen lanari. Firefox eta 
Thunderbird-en lokalizazioa kudeatu, estilo-liburuan lagundu, foroetan 
erantzunak eman, Mozillako bileretara joan... Primerako lana. Baina 
pertsona bakarrak ezin du Librezale eraman.

Eta orokorrean, indarrak urriak dira. Badaude proiektuak Pootle-n, inork 
lokalizatzeko zain, zertarako sartu berriak. Hor dago VLC. Badakigu 
esperientziaz Pootle-n proiektu bat jartzeak ez duela esan nahi 
boluntariorik agertuko denik lana egiteko.

Uste dut lehenengo Librezaleko azken bileran erabakitako gauza guztiak 
egin beharko liratekeela, ez soilik lokalizazioen zerrenda eta 
semaforoak. Orain buruz hurrengoetaz akordatzen naiz:
- webgune osoa berritu
- aplikazioen eta semaforoen zerrenda
- estilo-liburua bukatu
- planet-a?

Ni hasi nintzen estilo-liburuarekin, baina betikoa, aparkatuta utzi nuen 
beste gauza batzuekin ari nintzelako...

Nor hasiko da lanean?

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago