[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Urr 23, 07:25:12, CEST 2009
Aupa!
assar(e)k dio:
> On ar., 2009.eko urrren 20a 22:59, Julen wrote:
>
>> Ba nik positibo ikusiko nuke lantalde, eragile eta bakarkakoen arteko
>> koordinazio bat, bai behintzat material berria sortu, dagoena eguneratu
>> edo balioa duen zerbait egiteko bada (glosarioak, terminologia
>> finkatzea, itzulpen-memoriak bildu, zabaldu eta partekatzea, ...). Ez
>> aginte-makila eramango lukeen organo bat, baina bai elkarlanerako aukera
>> bat.
>>
>>
>
> On og., 2009.eko urrren 22a 09:59, Txopi wrote:
> > Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere
> gain
> > hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
> > dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
> > dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo
> esku-sartze
> > bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
> > elikatu dezan.
> >
> > Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
> > heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
> > bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
> > duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
> > zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
> > da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
> > eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.
>
> Bide horretatik jotzen bada, nik uste dut Librezalek ez duela bere burua
> koordinatzailetzat "autoproklamatu" behar, are gutxiago lanean hasi
> baino lehen. Gauza horiek arazo iturri izaten dira beti. Egin nahi
> badugu, egin dezagun, has gaitezen lanean; lana ona bada, berez
> erakarriko du besteen arreta eta berez bihurtuko da erreferentzia tokia.
>
> Baina berriro diot, eta beste batzuek ere esan dute: nork egingo du?
> Asko hitz egiten dugu, eta gero ez gara inora iristen. Ni apur bat
> nekatuta nago Librezaleren dinamika honekin.
>
> Esango dut: momentu honetan ez dut Librezale ikusten ezeren
> dinamizatzaile edo koordinatzaile gisa. Oraindik ez ditugu egin azken
> bileran esan genituenak, nola egingo dugu beste zerbait? Uste dut
> Librezale ez dela gutako inoren proiektu nagusia.
>
> Aipamen berezia egin nahi nuke Julenek egiten duen lanari. Firefox eta
> Thunderbird-en lokalizazioa kudeatu, estilo-liburuan lagundu, foroetan
> erantzunak eman, Mozillako bileretara joan... Primerako lana. Baina
> pertsona bakarrak ezin du Librezale eraman.
>
> Eta orokorrean, indarrak urriak dira. Badaude proiektuak Pootle-n, inork
> lokalizatzeko zain, zertarako sartu berriak. Hor dago VLC. Badakigu
> esperientziaz Pootle-n proiektu bat jartzeak ez duela esan nahi
> boluntariorik agertuko denik lana egiteko.
>
> Uste dut lehenengo Librezaleko azken bileran erabakitako gauza guztiak
> egin beharko liratekeela, ez soilik lokalizazioen zerrenda eta
> semaforoak. Orain buruz hurrengoetaz akordatzen naiz:
> - webgune osoa berritu
> - aplikazioen eta semaforoen zerrenda
> - estilo-liburua bukatu
> - planet-a?
>
> Ni hasi nintzen estilo-liburuarekin, baina betikoa, aparkatuta utzi nuen
> beste gauza batzuekin ari nintzelako...
>
> Nor hasiko da lanean?
>
> Asier.
>
>
gauza bakarra esan nezake, %100 ados!!
izan libre izan euskaldun!
Ander.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago