[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urr 20, 22:59:35, CEST 2009


ar., 2009.eko urrren 20a 16:07(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> On lr., 2009.eko urrren 17a 17:11, Aitor Lopez de Aberasturi wrote:
>> Kaixo guztioi,
>>
>> Urte hauetan ikusi dut (eta ez naiz bakarra) koordinazio bat behar dela:
>>
>>      *
>>
>>        Euskarazko softwarearen itzulpengintzan talde bat baino gehiago
>>        dago (Librezale, Euskalgnu,...) eta itzulpenean lan egiten duten
>>        erabiltzaile pertsonalek ere (Dooteo,..).
>>
>>      *
>>
>>        Badirudi software baten itzulpena bat baino gehiagotan egin dela.
>>
>>      *
>>
>>        Nahiz eta softwarea euskaratuta egon, ezin da erabili (adibidez
>>        ooo eskuz instalatu behar da Ubuntun)
>>
>>      *
>>
>>>>
>> Orain dela gutxi sortu den Aske taldean koordinazio hau falta zela
>> adierazi nuen. Librezale euskarazko itzulpengintzan zekulako lan egiten
>> zuen zoro pare batzuen gauza zela pentsatzen nuen. Baina talde handiago
>> bat osatzen duzuela ikusi dut eta ez dut uste talde gehiago behar denik
>> baina bai egiten denaren koordinazio bat.
>>
>> Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen
>> koordinatzailea? Prest zaudete lan hori egiteko?
>
>
> Dagoeneko ez gaude euskaraz software gutxi zegoen garaietan, eta hemen
> gabiltzan gehienok ez gara berriak softwarea euskaratzen. Agian lehen
> gerta zitekeen software bera bi pertsona aldi berean lokalizatzen
> hastea. Orain aplikazio bakoitzak badauka bere bidea finkatuta
> lokalizazioak bideratzeko.

Lehen ere aplikazioek bazituzten euren lan-fluxu eta politikak 
lokalizazioen arloan, nahiz eta egia den gaur egun sarbidea asko erraztu 
dela.
Euskararen kasuan proiektu handietan lanaren bikoizketak gertatzea zaila 
den arren (GNOME, KDE, Mozilla, OpenOffice.org, handienak itzulita daude 
eta jarraipena dute), jendearen ezjakintasuna dela medio, gertatu gerta 
liteke (Launchpad gogoan).

> Ez dut uste beharrezkoa denik euskarazko lokalizazioak koordinatzeko
> inor behar denik. Gehien jota, kontu hauetan hasiberriak direnentzako
> gida bat behar da, zerbait lokalizatzen hasi nahi duenak zein bide
> jarraitu behar duen jakin dezan.

Ba nik positibo ikusiko nuke lantalde, eragile eta bakarkakoen arteko 
koordinazio bat, bai behintzat material berria sortu, dagoena eguneratu 
edo balioa duen zerbait egiteko bada (glosarioak, terminologia 
finkatzea, itzulpen-memoriak bildu, zabaldu eta partekatzea, ...). Ez 
aginte-makila eramango lukeen organo bat, baina bai elkarlanerako aukera 
bat.

>
> Bestalde, badago euskarazko software guztiaren erreferentzia izateko
> sortu zen webgune bat (hala uste dut), UEUren software katalogoa:
> http://softkat.ueu.org/
>
> Ez dut uste orain beste erreferentzia puntu bat sortzen hasi behar
> dugunik, zerbait desberdina eta balio erantsia duena egiteko ez bada.
> Eubako bilera hartan aipatu zen zerrenda hura baliagarria izan daiteke
> lokalizazio proiektuen egoera emango ligukeelako (horixe balio
> erantsia). Baina kontuz, gero zerrenda hori eguneratua mantendu behar da.

Bai, gauza berriak egitean nire kezka nagusia eguneraketek hartzen dute. 
Errazena azken finean behin egitea baita eta zailena, aldiz, egunean 
mantentzea denbora luzez. Eta zerrenda hori begi onez ikuste dut, 
dudarik gabe.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago