[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 22, 23:16:02, CEST 2009


og., 2009.eko urrren 22a 09:59(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>>
>> Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
>> Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago itzulia,
>> hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
>> memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
>> erakutsi behar da.
>
> Ni guztiz ados nago aurreko guztiekin. Librezaleko wikian semaforoentzako
> txantiloi batzuk prestatu eta aipatzen dituzun datu guzti horiek era
> sinplean kudeatu ditzakegulakoan nago (EuskaraketenBehatokia orrialdean?).
> Agian UEUko SoftKat-eko arduradunarekin hitz egin beharko genuke ea
> zoritzen ari garena egokia ikusten duen, ekarpenik baduen eta parte
> hartzeko prest legokeen. Julen?
>
> Nahiz eta bera izan informazio hau eguneratzen duen pertsona nagusia, nik
> ondo ikusiko nuke edozein momentutan edonork idatzi dezakeen sistema
> batetan balego eta euskaraketak egiten ditugun ahalik eta pertsona
> gehienok diseinua eta abarrak eztabaidatuko bagenitu.

Finean software katalogoa ari gara planteatzen. Edonork editatzeko 
modukoa izatea nahi bada wikia bide egokia da. Eta ezinbestean berriro 
Softcatalà datorkit burura. Bide honekiko apustua egitea aukeratzen bada 
beraiek egindako lana balia dezakegu, geurera moldatu eta ia eginda daukagu.

Inportanteena ordea edukiak dira, kargatu eta egunean mantentzea. 
UEUkoak pentsatzen dut beraien "inbertsioa" egina izango dutela eta 
*beraien* gunea mantendu nahi izango dutela. Halere gure asmoak azal 
ditzakegu, zer nahi dugun egin eta kolaboratzeko prest dauden.
Era berean, EuskalGNUkoei ere gonbit bera egingo nieke.

>> Txapa guzti hau laburbilduz
>> Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
>> Zer egin nahi da?
>> Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*], lantaldeak
>> eta ardurak)
>
> Librezale software askea euskaratzen duen talde bat da, dauden artean bat
> (beste EuskalGNU da), eta etorkizunean talde gehiago egotea gustatuko
> litzaidake (Iparraldean, UEU, EuskoJaurlaritza, enpresak, autonomoak,
> euskaraketak beraien kabuz egiten dituzten partikularrak, ...).
>
> Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere gain
> hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
> dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
> dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo esku-sartze
> bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
> elikatu dezan.
>
> Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
> heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
> bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
> duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
> zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
> da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
> eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.

Erabat ados nago Txopi.

Eskola 2.0tik zatozenoi (Aitor, Iker), ze ikuspegi duzue honen inguruan? 
Zeuok Librezalerekin batera (bueno, hitz egiteko modua da) honetan 
bustitzeko prest ikusten zarete?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago