[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Urr 31, 09:10:57, CET 2009


og., 2009.eko urrren 22a 23:16(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> og., 2009.eko urrren 22a 09:59(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
>>> Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago itzulia,
>>> hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
>>> memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
>>> erakutsi behar da.
>>
>> Ni guztiz ados nago aurreko guztiekin. Librezaleko wikian semaforoentzako
>> txantiloi batzuk prestatu eta aipatzen dituzun datu guzti horiek era
>> sinplean kudeatu ditzakegulakoan nago (EuskaraketenBehatokia
>> orrialdean?).
>> Agian UEUko SoftKat-eko arduradunarekin hitz egin beharko genuke ea
>> zoritzen ari garena egokia ikusten duen, ekarpenik baduen eta parte
>> hartzeko prest legokeen. Julen?
>>
>> Nahiz eta bera izan informazio hau eguneratzen duen pertsona nagusia, nik
>> ondo ikusiko nuke edozein momentutan edonork idatzi dezakeen sistema
>> batetan balego eta euskaraketak egiten ditugun ahalik eta pertsona
>> gehienok diseinua eta abarrak eztabaidatuko bagenitu.
>
> Finean software katalogoa ari gara planteatzen. Edonork editatzeko
> modukoa izatea nahi bada wikia bide egokia da. Eta ezinbestean berriro
> Softcatalà datorkit burura. Bide honekiko apustua egitea aukeratzen bada
> beraiek egindako lana balia dezakegu, geurera moldatu eta ia eginda
> daukagu.
>
> Inportanteena ordea edukiak dira, kargatu eta egunean mantentzea.
> UEUkoak pentsatzen dut beraien "inbertsioa" egina izango dutela eta
> *beraien* gunea mantendu nahi izango dutela. Halere gure asmoak azal
> ditzakegu, zer nahi dugun egin eta kolaboratzeko prest dauden.
> Era berean, EuskalGNUkoei ere gonbit bera egingo nieke.
>
>>> Txapa guzti hau laburbilduz
>>> Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
>>> Zer egin nahi da?
>>> Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*], lantaldeak
>>> eta ardurak)
>>
>> Librezale software askea euskaratzen duen talde bat da, dauden artean bat
>> (beste EuskalGNU da), eta etorkizunean talde gehiago egotea gustatuko
>> litzaidake (Iparraldean, UEU, EuskoJaurlaritza, enpresak, autonomoak,
>> euskaraketak beraien kabuz egiten dituzten partikularrak, ...).
>>
>> Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere
>> gain
>> hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
>> dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
>> dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo
>> esku-sartze
>> bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
>> elikatu dezan.
>>
>> Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
>> heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
>> bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
>> duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
>> zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
>> da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
>> eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.
>
> Erabat ados nago Txopi.
>
> Eskola 2.0tik zatozenoi (Aitor, Iker), ze ikuspegi duzue honen inguruan?
> Zeuok Librezalerekin batera (bueno, hitz egiteko modua da) honetan
> bustitzeko prest ikusten zarete?

Ping?
Asmo hutsetan geratuko gara (berriro)?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago