[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago
Iker Perez de Albeniz - Txupete -
txupete a bildua gmail.com
Ast, Urr 22, 18:09:14, CEST 2009
Aupa!
Hori da,
nire ustez hauek dira egitekoak:
1) Zerrenda bat osatu: Aplikazioa, zertarako den, euskaratuta (Bai/Ez), Po
fitxategian non dauden, nor den arduraduna, pootle proiektua
2) Aplikazioren bat euskaratuta ez badago, ta arduradunik ez badauka (ezta
pootle proiektua ere) , nik pootle proiektua sortuko nuke ta aske zerrendan
proposatuko nuke euskaraketan laguntzea.
3) Pootleren erabilera sustatu aplikazioak denon artean euskaratzeko.
2009/10/22 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> Iker Perez de Albeniz - Txupete --(e)k idatzi zuen:
> > Kaixo,
>
> Aupa Iker, pozten naiz zu heme ikusteaz :-)
>
> >
> > Iker naiz, eskola 2.0 parte hartzen dut ta printzipioz nago euskaraketa
> > koordinazioaren arduradun bezala (naiz esta nere euskara oso kaxkarra
> > izan..
> > XD). Eskola 2.0 proiekturako, txipik (eta gende gehiago) zerrenda hau
> egin
> > zuen: http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Sfwkalitatealantaldea
> >
> > Zerrenda honetan agertzen dira euskaratuta ta euskatau gabe dauden
> > aplikazioak. Ta horregatik euskaratu gabe dauden programen zerrenda bat
> > egiten hasi naiz:
> > http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Euskaratzelantaldea
>
> Eskola Irekiaren inguruan Bilbon egin zen bileran egon nintzen eta
> software euskaraketentzako jada existitzen diren Librezale bezalako
> taldeen bitartez egitea erabaki zela ulertu nuen. Ez ditut Aske posta
> zerrendako[1] azken bi asteetako mezuak irakurri baina planak berdin
> jarraitzen duela ulertzen dut.
>
> Bidali duzun lehen esteka oso baliagarria iruditzen zait (software librean
> adituak diren euskaldun batzuek egina) eta eskertzen dizut informazio hori
> hemen partekatzea. Ziur baliagarria izango zaigula SoftKat-ekoei eta guri.
>
> Bigarren esteka ez nuen ezagutzen eta egiten hasi zaren lan hori hemen
> hitz egiten ari garen proiektuarekin bateragarria dela ulertzen dut. Izan
> ere, proiektu horretan hezkuntzarako interesa duten programak lehenetsiko
> dira, ezta? Parkatu nire ezjakintasuna baina hemen gaudenoi zure azalpenak
> ez zaizkigu txarto etorriko.
>
> Beraz, oker ez banago, UEUko katalogoa eraldatzen/hobetzen badugu edo
> katalogo hori Librezalera eraldatuta/hobetuta ekartzen badugu, gero Eskola
> Irekikook euskaraketaren egoera eta iturriei buruzko informazioa katalogo
> horretatik hartu dezakezue. Era horretan ez dugu informazioa bikoiztu edo
> hirukoiztuko. Zer iruditzen zaizu proposamen honek?
>
> >
> > bertan PO fitxategiak non dauden, pootle poriectua euskaraz (baldin
> > badago),
> > etb.. azaldu nahi dut. Gura dudana da eskola 2.0 parte hartzen (edo
> > artuko)
> > duten gendea (maisuak, ikasleak, gurasoak..) euskaraketa munduan sartzea
> > ta
> > laguntzea.
>
> Bai, esan bezala, nik ulertu nuenaren arabera, euskaraketen inguruan jada
> martxan dauden proiektuen bitartez lan egitea zen adostu zena. Hau da
> Librezalerekin eta indarrak badituzte EuskalGNUrekin.
>
> [1] https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/aske
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091022/722e5aaf/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago