[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Urr 22, 16:17:36, CEST 2009
Iker Perez de Albeniz - Txupete --(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
Aupa Iker, pozten naiz zu heme ikusteaz :-)
>
> Iker naiz, eskola 2.0 parte hartzen dut ta printzipioz nago euskaraketa
> koordinazioaren arduradun bezala (naiz esta nere euskara oso kaxkarra
> izan..
> XD). Eskola 2.0 proiekturako, txipik (eta gende gehiago) zerrenda hau egin
> zuen: http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Sfwkalitatealantaldea
>
> Zerrenda honetan agertzen dira euskaratuta ta euskatau gabe dauden
> aplikazioak. Ta horregatik euskaratu gabe dauden programen zerrenda bat
> egiten hasi naiz:
> http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Euskaratzelantaldea
Eskola Irekiaren inguruan Bilbon egin zen bileran egon nintzen eta
software euskaraketentzako jada existitzen diren Librezale bezalako
taldeen bitartez egitea erabaki zela ulertu nuen. Ez ditut Aske posta
zerrendako[1] azken bi asteetako mezuak irakurri baina planak berdin
jarraitzen duela ulertzen dut.
Bidali duzun lehen esteka oso baliagarria iruditzen zait (software librean
adituak diren euskaldun batzuek egina) eta eskertzen dizut informazio hori
hemen partekatzea. Ziur baliagarria izango zaigula SoftKat-ekoei eta guri.
Bigarren esteka ez nuen ezagutzen eta egiten hasi zaren lan hori hemen
hitz egiten ari garen proiektuarekin bateragarria dela ulertzen dut. Izan
ere, proiektu horretan hezkuntzarako interesa duten programak lehenetsiko
dira, ezta? Parkatu nire ezjakintasuna baina hemen gaudenoi zure azalpenak
ez zaizkigu txarto etorriko.
Beraz, oker ez banago, UEUko katalogoa eraldatzen/hobetzen badugu edo
katalogo hori Librezalera eraldatuta/hobetuta ekartzen badugu, gero Eskola
Irekikook euskaraketaren egoera eta iturriei buruzko informazioa katalogo
horretatik hartu dezakezue. Era horretan ez dugu informazioa bikoiztu edo
hirukoiztuko. Zer iruditzen zaizu proposamen honek?
>
> bertan PO fitxategiak non dauden, pootle poriectua euskaraz (baldin
> badago),
> etb.. azaldu nahi dut. Gura dudana da eskola 2.0 parte hartzen (edo
> artuko)
> duten gendea (maisuak, ikasleak, gurasoak..) euskaraketa munduan sartzea
> ta
> laguntzea.
Bai, esan bezala, nik ulertu nuenaren arabera, euskaraketen inguruan jada
martxan dauden proiektuen bitartez lan egitea zen adostu zena. Hau da
Librezalerekin eta indarrak badituzte EuskalGNUrekin.
[1] https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/aske
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago