[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago

Iker Perez de Albeniz - Txupete - txupete a bildua gmail.com
Ast, Urr 22, 10:18:33, CEST 2009


Kaixo,

Iker naiz, eskola 2.0 parte hartzen dut ta printzipioz nago euskaraketa
koordinazioaren arduradun bezala (naiz esta nere euskara oso kaxkarra izan..
XD). Eskola 2.0 proiekturako, txipik (eta gende gehiago) zerrenda hau egin
zuen: http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Sfwkalitatealantaldea

Zerrenda honetan agertzen dira euskaratuta ta euskatau gabe dauden
aplikazioak. Ta horregatik euskaratu gabe dauden programen zerrenda bat
egiten hasi naiz:
http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Euskaratzelantaldea

bertan PO fitxategiak non dauden, pootle poriectua euskaraz (baldin badago),
etb.. azaldu nahi dut. Gura dudana da eskola 2.0 parte hartzen (edo artuko)
duten gendea (maisuak, ikasleak, gurasoak..) euskaraketa munduan sartzea ta
laguntzea.

2009/10/22 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>

> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> > Aupa!
> >
> > Garrantitsuena Aitorren azken esaldia da: "Lan asko dago egiteko eta
> > Internet tresna aproposa izan daiteke jendea bilatzeko."
> >
> > Aitorrek OSO ONDO adierazi duen bezala ez da nahikoa itzulpena egotea,
> > ESKURA eta ERRAZ egon behar du.
> > Guztiok ez gara informatikoak (batzuk trasteatzea gogoko izan arren) eta
> > erabiltzaile arruntean jarri behar da begirada: Irakasle, ikaslea,
> > administratibo, guraso....
> >
> > Hauentzat gnu/linux banaketa egokiena (erabil erraztasuna eta arazo
> > konponketa laguntza aurkitzeko) ubuntu da. Software librea zabaltzeko
> > marketin pixka bat ere behar dugu!!
> >
> > Launchpad itzulpen arazoak saihesteko bidea jarri da, ubuntu euskal
> > itzulpen ardura hartu baitute. (Mikel Paskual)
> > Gnome itzulia eta bizirik dago (euskalgnu)
> > Openoffice.org itzulia eta bizirik (euskalgnu)
> > Nabigatzaile eta posta bezeroak Firefox eta thunderbird+calendar
> > itzuliak eta bizirik (librezale)
> > Beste hainbat ere egoera onean daude (gimp, inkscape, KDE -euskalgnu-)
> > Izugarrizko lan pila egina dago XFCE eta debian (pi) gutxienez ezin
> > ahaztu eta ziur hainbat garrantzitsu ahaztu ditudana (barka)
> >
> > Aitor, Ubuntu eta openoffice arteko arazoa datorren asteko ubuntu
> > 9.10ean konpondua dago. Aurrekoetan konpontzeko ubuntu tweak erabiltzea
> > da onena. Edonola etorkizunean gauza bera gerta ez dadin Mikel Paskual
> > eta Dooteok adostu dute nola egin.
> >
> >
> > Zer behar da?
> > Julenek esan bezala, ez da nahikoa lehen itzulpena, itzulpen
> > proiektuaren bizia zein den ere jakin beharra dago. Beraz bi semaforo:
> >
> > a) euskaraketa nola dago? Itzuli gabe, Itzultzen, itzulia.
> > b) proiektua nola dago? Osasun onean, laguntza beharrean, hilik.
> >
> > Semaforo hauen informazioa informazio gehigarriaz osotu behar da:
> > Itzuli gabekoen jatorri informazioa.
> > Itzultzen edo itzuli diren proiektuen itzultzaileen informazioa.
> > Itzulpen koordinatu tresnak badaude, non: pootle.....
>
> Euskaraketa bakoitza noiz argitaratu zen gordetzea ere ondo legoke,
> proiektu bat (Librezalekoa izan ala batez ere besteren batek egin badu)
> oraindik martxan dagoen ala ez jakiten lagundu bait dezake. Izan daiteke
> euskaratutako softwareak berak bertsio berririk atera ez izana, baina
> euskaraketa batek adibidez lau urte baditu, datu hori eskura izatea nahiko
> interesgarria eta baliagarria ikusten dut.
>
> >
> > Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
> > Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago itzulia,
> > hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
> > memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
> > erakutsi behar da.
>
> Ni guztiz ados nago aurreko guztiekin. Librezaleko wikian semaforoentzako
> txantiloi batzuk prestatu eta aipatzen dituzun datu guzti horiek era
> sinplean kudeatu ditzakegulakoan nago (EuskaraketenBehatokia orrialdean?).
> Agian UEUko SoftKat-eko arduradunarekin hitz egin beharko genuke ea
> zoritzen ari garena egokia ikusten duen, ekarpenik baduen eta parte
> hartzeko prest legokeen. Julen?
>
> Nahiz eta bera izan informazio hau eguneratzen duen pertsona nagusia, nik
> ondo ikusiko nuke edozein momentutan edonork idatzi dezakeen sistema
> batetan balego eta euskaraketak egiten ditugun ahalik eta pertsona
> gehienok diseinua eta abarrak eztabaidatuko bagenitu.
>
> >
> > Euskaraketa egin gabe duten proiektuen garrantzia baloratzeko termometro
> > bat ere ez legoke batere gaizki, zeintzuk dira gure ustez eginak egon
> > behar luketen itzulpenak programak eta itzultzeke daudenak?
>
> Termometroaren ideia gustatzen zait baina ez dut ikusten hau ondo
> gauzatzeko sistema egokirik. Agian buelta batzuk gehiago eman beharko
> dizkiogu...
>
> >
> > Sinergiak motibagarriak eta eraginkorrak izan daitezke: Nola erakutsi
> > gazte talde zabal bati  SL zer den eta bere abantailak eta era berean
> > IKASIS (ingelera eta informatika) ondo pasatzea?
> > Zergatik ez elkartu hainbat ikastoletako ikasleak eta sarean jokatzen
> > den eta gustuko duten joku baten euskaraketa egin?
> > Lagunak egin, jolas, ingelera eta euskara ikasi, software librean
> > inplikatu.....
> >
> > Basikoki Euban ia urtebete dela adostutakoa EGITEA da, baina
> > hirugarrenez...
> > "Lan asko dago egiteko eta  Internet tresna aproposa izan daiteke jendea
> > bilatzeko."
> >
> >
> >
> > Txapa guzti hau laburbilduz
> > Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
> > Zer egin nahi da?
> > Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*], lantaldeak
> > eta ardurak)
>
> Librezale software askea euskaratzen duen talde bat da, dauden artean bat
> (beste EuskalGNU da), eta etorkizunean talde gehiago egotea gustatuko
> litzaidake (Iparraldean, UEU, EuskoJaurlaritza, enpresak, autonomoak,
> euskaraketak beraien kabuz egiten dituzten partikularrak, ...).
>
> Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere gain
> hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
> dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
> dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo esku-sartze
> bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
> elikatu dezan.
>
> Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
> heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
> bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
> duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
> zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
> da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
> eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091022/9b9a2b08/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago