[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Urr 22, 09:59:21, CEST 2009


Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Garrantitsuena Aitorren azken esaldia da: "Lan asko dago egiteko eta
> Internet tresna aproposa izan daiteke jendea bilatzeko."
>
> Aitorrek OSO ONDO adierazi duen bezala ez da nahikoa itzulpena egotea,
> ESKURA eta ERRAZ egon behar du.
> Guztiok ez gara informatikoak (batzuk trasteatzea gogoko izan arren) eta
> erabiltzaile arruntean jarri behar da begirada: Irakasle, ikaslea,
> administratibo, guraso....
>
> Hauentzat gnu/linux banaketa egokiena (erabil erraztasuna eta arazo
> konponketa laguntza aurkitzeko) ubuntu da. Software librea zabaltzeko
> marketin pixka bat ere behar dugu!!
>
> Launchpad itzulpen arazoak saihesteko bidea jarri da, ubuntu euskal
> itzulpen ardura hartu baitute. (Mikel Paskual)
> Gnome itzulia eta bizirik dago (euskalgnu)
> Openoffice.org itzulia eta bizirik (euskalgnu)
> Nabigatzaile eta posta bezeroak Firefox eta thunderbird+calendar
> itzuliak eta bizirik (librezale)
> Beste hainbat ere egoera onean daude (gimp, inkscape, KDE -euskalgnu-)
> Izugarrizko lan pila egina dago XFCE eta debian (pi) gutxienez ezin
> ahaztu eta ziur hainbat garrantzitsu ahaztu ditudana (barka)
>
> Aitor, Ubuntu eta openoffice arteko arazoa datorren asteko ubuntu
> 9.10ean konpondua dago. Aurrekoetan konpontzeko ubuntu tweak erabiltzea
> da onena. Edonola etorkizunean gauza bera gerta ez dadin Mikel Paskual
> eta Dooteok adostu dute nola egin.
>
>
> Zer behar da?
> Julenek esan bezala, ez da nahikoa lehen itzulpena, itzulpen
> proiektuaren bizia zein den ere jakin beharra dago. Beraz bi semaforo:
>
> a) euskaraketa nola dago? Itzuli gabe, Itzultzen, itzulia.
> b) proiektua nola dago? Osasun onean, laguntza beharrean, hilik.
>
> Semaforo hauen informazioa informazio gehigarriaz osotu behar da:
> Itzuli gabekoen jatorri informazioa.
> Itzultzen edo itzuli diren proiektuen itzultzaileen informazioa.
> Itzulpen koordinatu tresnak badaude, non: pootle.....

Euskaraketa bakoitza noiz argitaratu zen gordetzea ere ondo legoke,
proiektu bat (Librezalekoa izan ala batez ere besteren batek egin badu)
oraindik martxan dagoen ala ez jakiten lagundu bait dezake. Izan daiteke
euskaratutako softwareak berak bertsio berririk atera ez izana, baina
euskaraketa batek adibidez lau urte baditu, datu hori eskura izatea nahiko
interesgarria eta baliagarria ikusten dut.

>
> Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
> Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago itzulia,
> hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
> memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
> erakutsi behar da.

Ni guztiz ados nago aurreko guztiekin. Librezaleko wikian semaforoentzako
txantiloi batzuk prestatu eta aipatzen dituzun datu guzti horiek era
sinplean kudeatu ditzakegulakoan nago (EuskaraketenBehatokia orrialdean?).
Agian UEUko SoftKat-eko arduradunarekin hitz egin beharko genuke ea
zoritzen ari garena egokia ikusten duen, ekarpenik baduen eta parte
hartzeko prest legokeen. Julen?

Nahiz eta bera izan informazio hau eguneratzen duen pertsona nagusia, nik
ondo ikusiko nuke edozein momentutan edonork idatzi dezakeen sistema
batetan balego eta euskaraketak egiten ditugun ahalik eta pertsona
gehienok diseinua eta abarrak eztabaidatuko bagenitu.

>
> Euskaraketa egin gabe duten proiektuen garrantzia baloratzeko termometro
> bat ere ez legoke batere gaizki, zeintzuk dira gure ustez eginak egon
> behar luketen itzulpenak programak eta itzultzeke daudenak?

Termometroaren ideia gustatzen zait baina ez dut ikusten hau ondo
gauzatzeko sistema egokirik. Agian buelta batzuk gehiago eman beharko
dizkiogu...

>
> Sinergiak motibagarriak eta eraginkorrak izan daitezke: Nola erakutsi
> gazte talde zabal bati  SL zer den eta bere abantailak eta era berean
> IKASIS (ingelera eta informatika) ondo pasatzea?
> Zergatik ez elkartu hainbat ikastoletako ikasleak eta sarean jokatzen
> den eta gustuko duten joku baten euskaraketa egin?
> Lagunak egin, jolas, ingelera eta euskara ikasi, software librean
> inplikatu.....
>
> Basikoki Euban ia urtebete dela adostutakoa EGITEA da, baina
> hirugarrenez...
> "Lan asko dago egiteko eta  Internet tresna aproposa izan daiteke jendea
> bilatzeko."
>
>
>
> Txapa guzti hau laburbilduz
> Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
> Zer egin nahi da?
> Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*], lantaldeak
> eta ardurak)

Librezale software askea euskaratzen duen talde bat da, dauden artean bat
(beste EuskalGNU da), eta etorkizunean talde gehiago egotea gustatuko
litzaidake (Iparraldean, UEU, EuskoJaurlaritza, enpresak, autonomoak,
euskaraketak beraien kabuz egiten dituzten partikularrak, ...).

Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_ bere gain
hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela uste
dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin nahi
dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo esku-sartze
bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
elikatu dezan.

Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek baditu
bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala euskaraketa nahi
duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio proiektu
zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea (berdin
da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago