[Librezale] Itzulpena baino zerbait gehiago
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Ast, Urr 22, 15:23:14, CEST 2009
Aupa Iker!
zerrenan falta botatzen dudan tresna garrantzitsua:
Thunderbird postaren gehigarri nagusi eta berezia Lightning da,
egutegia. Honela askok darabilten outlooken parekoa lortuz.
Calendar mozillaren proiektu bereizi bat da, librezalek euskaratua eta
egunean mantentzen dena.
http://www.mozilla.org/projects/calendar/
izan libre izan euskaldun!
Iker Perez de Albeniz - Txupete -(e)k dio:
> Kaixo,
>
> Iker naiz, eskola 2.0 parte hartzen dut ta printzipioz nago
> euskaraketa koordinazioaren arduradun bezala (naiz esta nere euskara
> oso kaxkarra izan.. XD). Eskola 2.0 proiekturako, txipik (eta gende
> gehiago) zerrenda hau egin zuen:
> http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Sfwkalitatealantaldea
>
> Zerrenda honetan agertzen dira euskaratuta ta euskatau gabe dauden
> aplikazioak. Ta horregatik euskaratu gabe dauden programen zerrenda
> bat egiten hasi naiz:
> http://mundurat.net/eskolalibrea/index.php/Euskaratzelantaldea
>
> bertan PO fitxategiak non dauden, pootle poriectua euskaraz (baldin
> badago), etb.. azaldu nahi dut. Gura dudana da eskola 2.0 parte
> hartzen (edo artuko) duten gendea (maisuak, ikasleak, gurasoak..)
> euskaraketa munduan sartzea ta laguntzea.
>
> 2009/10/22 Txopi <txopi a bildua sindominio.net <mailto:txopi a bildua sindominio.net>>
>
> Ander Elortondo-(e)k idatzi zuen:
> > Aupa!
> >
> > Garrantitsuena Aitorren azken esaldia da: "Lan asko dago egiteko eta
> > Internet tresna aproposa izan daiteke jendea bilatzeko."
> >
> > Aitorrek OSO ONDO adierazi duen bezala ez da nahikoa itzulpena
> egotea,
> > ESKURA eta ERRAZ egon behar du.
> > Guztiok ez gara informatikoak (batzuk trasteatzea gogoko izan
> arren) eta
> > erabiltzaile arruntean jarri behar da begirada: Irakasle, ikaslea,
> > administratibo, guraso....
> >
> > Hauentzat gnu/linux banaketa egokiena (erabil erraztasuna eta arazo
> > konponketa laguntza aurkitzeko) ubuntu da. Software librea
> zabaltzeko
> > marketin pixka bat ere behar dugu!!
> >
> > Launchpad itzulpen arazoak saihesteko bidea jarri da, ubuntu euskal
> > itzulpen ardura hartu baitute. (Mikel Paskual)
> > Gnome itzulia eta bizirik dago (euskalgnu)
> > Openoffice.org itzulia eta bizirik (euskalgnu)
> > Nabigatzaile eta posta bezeroak Firefox eta thunderbird+calendar
> > itzuliak eta bizirik (librezale)
> > Beste hainbat ere egoera onean daude (gimp, inkscape, KDE
> -euskalgnu-)
> > Izugarrizko lan pila egina dago XFCE eta debian (pi) gutxienez ezin
> > ahaztu eta ziur hainbat garrantzitsu ahaztu ditudana (barka)
> >
> > Aitor, Ubuntu eta openoffice arteko arazoa datorren asteko ubuntu
> > 9.10ean konpondua dago. Aurrekoetan konpontzeko ubuntu tweak
> erabiltzea
> > da onena. Edonola etorkizunean gauza bera gerta ez dadin Mikel
> Paskual
> > eta Dooteok adostu dute nola egin.
> >
> >
> > Zer behar da?
> > Julenek esan bezala, ez da nahikoa lehen itzulpena, itzulpen
> > proiektuaren bizia zein den ere jakin beharra dago. Beraz bi
> semaforo:
> >
> > a) euskaraketa nola dago? Itzuli gabe, Itzultzen, itzulia.
> > b) proiektua nola dago? Osasun onean, laguntza beharrean, hilik.
> >
> > Semaforo hauen informazioa informazio gehigarriaz osotu behar da:
> > Itzuli gabekoen jatorri informazioa.
> > Itzultzen edo itzuli diren proiektuen itzultzaileen informazioa.
> > Itzulpen koordinatu tresnak badaude, non: pootle.....
>
> Euskaraketa bakoitza noiz argitaratu zen gordetzea ere ondo legoke,
> proiektu bat (Librezalekoa izan ala batez ere besteren batek egin
> badu)
> oraindik martxan dagoen ala ez jakiten lagundu bait dezake. Izan
> daiteke
> euskaratutako softwareak berak bertsio berririk atera ez izana, baina
> euskaraketa batek adibidez lau urte baditu, datu hori eskura
> izatea nahiko
> interesgarria eta baliagarria ikusten dut.
>
> >
> > Beste kontu bat itzulpenaren kalitatearena da: nola lortu?
> > Oinarrizkoa itzulpen memorien erabilpena da. Asko eta ondo dago
> itzulia,
> > hauek oinarri hartuz gero hurrengoen kalitatea bermatzen da, baina
> > memoriak kudeatzen dituzten itzulpen programen erabilera zabaldu eta
> > erakutsi behar da.
>
> Ni guztiz ados nago aurreko guztiekin. Librezaleko wikian
> semaforoentzako
> txantiloi batzuk prestatu eta aipatzen dituzun datu guzti horiek era
> sinplean kudeatu ditzakegulakoan nago (EuskaraketenBehatokia
> orrialdean?).
> Agian UEUko SoftKat-eko arduradunarekin hitz egin beharko genuke ea
> zoritzen ari garena egokia ikusten duen, ekarpenik baduen eta parte
> hartzeko prest legokeen. Julen?
>
> Nahiz eta bera izan informazio hau eguneratzen duen pertsona
> nagusia, nik
> ondo ikusiko nuke edozein momentutan edonork idatzi dezakeen sistema
> batetan balego eta euskaraketak egiten ditugun ahalik eta pertsona
> gehienok diseinua eta abarrak eztabaidatuko bagenitu.
>
> >
> > Euskaraketa egin gabe duten proiektuen garrantzia baloratzeko
> termometro
> > bat ere ez legoke batere gaizki, zeintzuk dira gure ustez eginak
> egon
> > behar luketen itzulpenak programak eta itzultzeke daudenak?
>
> Termometroaren ideia gustatzen zait baina ez dut ikusten hau ondo
> gauzatzeko sistema egokirik. Agian buelta batzuk gehiago eman beharko
> dizkiogu...
>
> >
> > Sinergiak motibagarriak eta eraginkorrak izan daitezke: Nola
> erakutsi
> > gazte talde zabal bati SL zer den eta bere abantailak eta era
> berean
> > IKASIS (ingelera eta informatika) ondo pasatzea?
> > Zergatik ez elkartu hainbat ikastoletako ikasleak eta sarean
> jokatzen
> > den eta gustuko duten joku baten euskaraketa egin?
> > Lagunak egin, jolas, ingelera eta euskara ikasi, software librean
> > inplikatu.....
> >
> > Basikoki Euban ia urtebete dela adostutakoa EGITEA da, baina
> > hirugarrenez...
> > "Lan asko dago egiteko eta Internet tresna aproposa izan
> daiteke jendea
> > bilatzeko."
> >
> >
> >
> > Txapa guzti hau laburbilduz
> > Itzulpena baino gehiago daukagu eskuartean
> > Zer egin nahi da?
> > Horretarako GUK zer egin behar dugu? (koordinazio tresnak[*],
> lantaldeak
> > eta ardurak)
>
> Librezale software askea euskaratzen duen talde bat da, dauden
> artean bat
> (beste EuskalGNU da), eta etorkizunean talde gehiago egotea gustatuko
> litzaidake (Iparraldean, UEU, EuskoJaurlaritza, enpresak, autonomoak,
> euskaraketak beraien kabuz egiten dituzten partikularrak, ...).
>
> Librezalek _software askeen euskaraketen egoeraren koordinazioa_
> bere gain
> hartzen badu, primeran (nik ere koordinazio hori hobetu behar dela
> uste
> dut), baina beste euskaldun guztiei koordinazio hori bakarrik egin
> nahi
> dugula argi utzi behar diegula uste dut. Inork injerentzia edo
> esku-sartze
> bat bezala ikusi ez dezan eta jende guztiak tresna hori erabili eta
> elikatu dezan.
>
> Orain arte lortutako koordinazioa benetan hobetu nahi badugu, jendeari
> heldu behar zaion mezua hau izan behar delakoan nago: Librezalek
> baditu
> bere euskaraketa proiektuak baina bakoitzak egin dezala
> euskaraketa nahi
> duen bezala eta nahi duen moduan. Eskatzen duguna da koordinazio
> proiektu
> zehatz honetan euskaraketak egiten ditugun guztiok parte hartzea
> (berdin
> da talde/enpresa/elkarte batetan parte hartzen duzun ala ez), zerrenda
> eguneratua egotea gu guztion onurarako bait da.
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago