[Librezale] Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen koordinatzailea?

assar asarasua a bildua telefonica.net
As, Urr 20, 16:07:35, CEST 2009


On lr., 2009.eko urrren 17a 17:11, Aitor Lopez de Aberasturi wrote:
> Kaixo guztioi,
>
> Urte hauetan ikusi dut (eta ez naiz bakarra) koordinazio bat behar dela:
>
>     *
>
>       Euskarazko softwarearen itzulpengintzan talde bat baino gehiago
>       dago (Librezale, Euskalgnu,...) eta itzulpenean lan egiten duten
>       erabiltzaile pertsonalek ere (Dooteo,..).
>
>     *
>
>       Badirudi software baten itzulpena bat baino gehiagotan egin dela.
>
>     *
>
>       Nahiz eta softwarea euskaratuta egon, ezin da erabili (adibidez
>       ooo eskuz instalatu behar da Ubuntun)
>
>     *
>
>>
> Orain dela gutxi sortu den Aske taldean koordinazio hau falta zela
> adierazi nuen. Librezale euskarazko itzulpengintzan zekulako lan egiten
> zuen zoro pare batzuen gauza zela pentsatzen nuen. Baina talde handiago
> bat osatzen duzuela ikusi dut eta ez dut uste talde gehiago behar denik
> baina bai egiten denaren koordinazio bat.
>
> Librezale taldea izan beharko litzateke euskarazko software librearen
> koordinatzailea? Prest zaudete lan hori egiteko?


Dagoeneko ez gaude euskaraz software gutxi zegoen garaietan, eta hemen 
gabiltzan gehienok ez gara berriak softwarea euskaratzen. Agian lehen 
gerta zitekeen software bera bi pertsona aldi berean lokalizatzen 
hastea. Orain aplikazio bakoitzak badauka bere bidea finkatuta 
lokalizazioak bideratzeko.

Ez dut uste beharrezkoa denik euskarazko lokalizazioak koordinatzeko 
inor behar denik. Gehien jota, kontu hauetan hasiberriak direnentzako 
gida bat behar da, zerbait lokalizatzen hasi nahi duenak zein bide 
jarraitu behar duen jakin dezan.

Gaur egun ezin daitekeena egin da aplikazio bat euskaratzen hasi inori 
ezer esan gabe. Jarraitu beharreko urratsak oso errazak dira:
- Itzuli nahi den aplikazioaren webgune nagusira joan eta begiratu 
lokalizazioen gune bat dagoen. Gaur egun software libreko ia aplikazio 
guztiek daukate horretarako atal bat.
- Begiratu euskarazko lokalizaziorik dagoen, aplikazioaren garatzaileen 
webgunean bertan.
- Baldin badago, horretan lagundu (ez lokalizazio berria sortu).
- Ez badago, galdetu eta begiratu horretan aritzen diren taldeen 
tokietan, gutxi dira: librezale, euskalgnu, Eusko Jaurlaritzaren 
software katalogoa, begiratu UEUren softkat-en, eta askoz gehiagorik ez.
- Norbait ari bada, pertsona horrekin edo horiekin lankidetzan aritu.
- Inor ez badago lanean, joan garatzaileengana eta galdetu nola 
bideratzen diren lokalizazioak. Haiek azalduko dizute nola egin.
- Azken aukera bezala, zuk zure kontura lokalizazioa hasi. Hori eginez 
gero, iragarri posible den toki guztietan, beste inor horretan has ez 
dadin edo lankidetzan aritzeko.

Nik uste dut horrekin nahikoa dela.

Bestalde, badago euskarazko software guztiaren erreferentzia izateko 
sortu zen webgune bat (hala uste dut), UEUren software katalogoa:
http://softkat.ueu.org/

Ez dut uste orain beste erreferentzia puntu bat sortzen hasi behar 
dugunik, zerbait desberdina eta balio erantsia duena egiteko ez bada. 
Eubako bilera hartan aipatu zen zerrenda hura baliagarria izan daiteke 
lokalizazio proiektuen egoera emango ligukeelako (horixe balio 
erantsia). Baina kontuz, gero zerrenda hori eguneratua mantendu behar da.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago