[Librezale] Librezale euskaraz dagoesoftware librea koordinatzekon tokirik egokiena izan liteke
Julen
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 20, 22:35:20, CEST 2009
ar., 2009.eko urrren 20a 20:02(e)an, Ibon Idoiaga Basaras(e)k idatzi zuen:
> Arratsaldeon librezaleok!
>
> Eztabaida honen harira, interesgarria Galizia partean darabilten Proxecto
> Trasno [1] batez ere gunean eskegita daukaten hiztegi teknikoa [2] Edozein
> itzulpen hasteko oso baliabide lagungarria (ba al da euskeraz antzeko
> zeozer?)
Tira, gure Pootlen kargatuta dagoen terminologiak antzeko funtzioa egin
dezake, eguneraketa bat gustora jasoko lukeen arren:
http://librezale.org:8080/eu/terminology/eu.po
Bestetik, Transo aipatuta, orain bizpahiru egun eratu dira elkarte gisa
(ekimenak bestela ia hamar urte ditu), batez ere nik uste Mancomun
itxiko dutela kontuan hartuta. Azken honek nik uste koordinazio lan
paregabea egiten zuela, enpresa, boluntario eta taldeen bilgune baitzen
eta material apartekoa ekoizten baitzuten (glosarioak, terminologia,
itzulpen-memoriak, notiziak, ...).
Hango kontaktuak badauzkagu, beraz ezer galdetu nahi izatekotan, bidea
badago.
> Softcatalà webgunea [3] jarraitzea proposatu da. Drupal [4] gainean doa
> baina ez dakit CMS horren euskaratzea oraindik osoa den. Librezale sistema
> horretan oinarritzeak bultzada ederra emango lioke programa horri
Non proposatu da?
Softcatalàren webgunea pertsonalki gustatzen zait, denetik biltzen baitu
modu antolatuan: notiziak (katalanizatutako softwareari edo softwareari
buruz orokorrean), software katalogoa, proiektuen egoera eta
lantaldeetan parte hartzeko bideak, hizkuntza-baliabideak (zuzentzailea,
itzultzailea, estilo-gida, glosarioa, ...), planetako blogen sarrerak, ...
Teknikoki, Drupal notizien tarterako besterik ez dute erabiltzen.
Oinarri sendoena MediaWikiren gainean daukate jarrita; software
katalogoa ere wikia da :)
Webgunea landu duen jendearekin berriketan esan izan didate lan handia
egin dutela, baina horko zerbait berrerabili nahiko bagenu, inongo
arazorik gabe utziko ligukete kodea.
> Bestetik, Librezaleko webgunean eguneraketa bat eskatzera natorkizue.
> Eskolalibrea wikian [5] erraminten atalean foroak garatzeko erraminten
> artean phpBB jarri izan denez (librezalera daroan lotura eta guzti),
> webgunean Olympus-eko bertsioa (3.0.x) jarri daitela eskatuko nuke.
> Itzulpena, aurreko bertsioarena da, baina fitxategiak Winmergerekin [6]
> erkatu ditut ta berdin darraite. Irudien fitxategia gune ofizialera igoten
> arozoak izan ditugu, baina nahi izanez gero hona bialdu leiket fitxategia
> (Piarres-ek bidalitakoa ezin izan dot inondik ere aurkitu) (portzierto, ez
> neuke publizidaderik egin nahi, baina proiektua ezagutzea eskatu zenez,
> foroaren izena litforoa [7] da)
Eginda! Beste aldaketarik proposatu nahi baduzu ez izan zalantzarik.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago