[Librezale] Librezale euskaraz dagoesoftware librea koordinatzekon tokirik egokiena izan liteke

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Urr 20, 23:01:38, CEST 2009


ar., 2009.eko urrren 20a 17:41(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> gorka azkarate-(e)k idatzi zuen:
>> Nik uste dut dagoeneko librezale.org<http://www.librezale.org/>  badela
>> tokirik egokiena euskaratuta dagoen software librea ezagutzeko eta biderik
>> errazena software hori eskuratzeko.
>
> Guk egin genezakeen software kalaogoaz aparte, bada beste bat:
> http://softkat.ueu.org/
>
> Ez dugu lana errepikatuko?

Dakidanagatik iaz eguneratzekoak ziren software katalogoaren webgunea. 
Sofcatalàkoen erreferentzia eskatu zidaten beraien webgunean 
oinarritzeko, baina azkenean ez zuten bide hori hartu eta ez dakit 
nondik joko zuten, oraindik eguneratzeke baitago.

Oker ez banago katalogoaren eguneraketaz pertsona bat arduratzen da. 
Zerbait guapoa montatu nahi bada honen inguruan, hobe litzateke 
dagoeneko martxan dauden guneen arduradunekin hitz egitea nik uste.

>>
>> Gertatu da, baina, proiektu bera bi lerrotatik garatzea bi lantaldeek
>> elkarren berri ez izanagatik.
>
> Gertatu da bai, behin baino gehiagotan... Euskaratutako Software Librearen
> Behatokia berhar dugu :-)
>
>>
>> Librezale.org gunearen *helburua* izan beharko litzateke.
>>
>>
>>     1. Euskaraz dauden software libredun programa guztietara esteka zuzena
>>     eskaintzera.
>>     2. Hasi gabe,  amets hutsa diren proiektuen zerrenda bat eskaintzea.
>>     (Zerrenda gorria, esaterako)
>>     3. Martxan dauden proiektuen zerrenda eskaintzea. Lan talde horiekin
>>     harremanetan jartzeko bidea eskaini (Zerrenda laranja)
>>     4. Burututa daudenen proiektuen zerrenda. Nork egin duen aipatzea,
>>     egileek nahi izanez gero, ez legoke soberan. Komunitatearen esker ona,
>>     behintzat, merezi dute. (Zerrenda berdea).
>
> Semaforoaren ideia batez ere euskaratuta dauden baina inork mantentzen ez
> dituen softwareentzako egin genuen. Gorriz euskaratuta daudenak baina
> lantalderik gabe geratu direnak. Laranjaz euskaraz mantentzen direnak
> baina ez hiltzeko jendea behar dutenak. Berdez euskaraz mantentzen direnak
> (Librezaleko jendea izan ala beste edonongoa).
>
> Zuk proposatzen duzuna ere egin dezakegu. Zerrenda hau da Librezaleko
> asanblada da eta guk egin eta desegin dezakegu nahi duguna (gainera,
> proposatu genuen zerrenda hori ere ez gara egiten ari...). Baina zure
> proposamenean arazotxo batzuk ikusten dizkiot: (ea hitz eginez
> argitzen/konpontzen ditugun)

(...)

>
> Zer uste duzue beste guztiok?

Pixka bat aurreko mezu batean komentatze zenuenaren ildotik (portzierto, 
bertan esandakoekin erabat ados), "lehenengo euskaraketa martxan" egoera 
bat gehituko nuke. Hortaz:
* Lehenengo euskaraketa martxan
* Euskaratu gabeko proiektua (gorria)
* Euskaratua egon den baina mantentzen ez den proiektua (laranja)
* Euskaratzea mantentzen duen proiektua (berdea)

Julen.

pD: Gorka, hari bati erantzutean ez idatzi mezu berria, zuzenean 
erantzun, posta-bezeroek mezu-harien lotura galtzen baitute.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago