[Librezale] Librezale euskaraz dagoesoftware librea koordinatzekon tokirik egokiena izan liteke
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urr 20, 17:41:15, CEST 2009
gorka azkarate-(e)k idatzi zuen:
> Nik uste dut dagoeneko librezale.org <http://www.librezale.org/> badela
> tokirik egokiena euskaratuta dagoen software librea ezagutzeko eta biderik
> errazena software hori eskuratzeko.
Guk egin genezakeen software kalaogoaz aparte, bada beste bat:
http://softkat.ueu.org/
Ez dugu lana errepikatuko?
>
> Gertatu da, baina, proiektu bera bi lerrotatik garatzea bi lantaldeek
> elkarren berri ez izanagatik.
Gertatu da bai, behin baino gehiagotan... Euskaratutako Software Librearen
Behatokia berhar dugu :-)
>
> Librezale.org gunearen *helburua* izan beharko litzateke.
>
>
> 1. Euskaraz dauden software libredun programa guztietara esteka zuzena
> eskaintzera.
> 2. Hasi gabe, amets hutsa diren proiektuen zerrenda bat eskaintzea.
> (Zerrenda gorria, esaterako)
> 3. Martxan dauden proiektuen zerrenda eskaintzea. Lan talde horiekin
> harremanetan jartzeko bidea eskaini (Zerrenda laranja)
> 4. Burututa daudenen proiektuen zerrenda. Nork egin duen aipatzea,
> egileek nahi izanez gero, ez legoke soberan. Komunitatearen esker ona,
> behintzat, merezi dute. (Zerrenda berdea).
Semaforoaren ideia batez ere euskaratuta dauden baina inork mantentzen ez
dituen softwareentzako egin genuen. Gorriz euskaratuta daudenak baina
lantalderik gabe geratu direnak. Laranjaz euskaraz mantentzen direnak
baina ez hiltzeko jendea behar dutenak. Berdez euskaraz mantentzen direnak
(Librezaleko jendea izan ala beste edonongoa).
Zuk proposatzen duzuna ere egin dezakegu. Zerrenda hau da Librezaleko
asanblada da eta guk egin eta desegin dezakegu nahi duguna (gainera,
proposatu genuen zerrenda hori ere ez gara egiten ari...). Baina zure
proposamenean arazotxo batzuk ikusten dizkiot: (ea hitz eginez
argitzen/konpontzen ditugun)
* Gorria
Euskaratuta nahi genituzkeen proiektu guztien zerrenda egitea ondo legoke,
baina guzti hori gorriz jartzea zerrendari itsura txarra eman diezaioke
(ia ezer ez dugula euskaratu, inoiz ez dugula nahi dugun guztia
euskaratuko, etab.)
* Laranja
Laranja kolorez martxan dauden proiektuak jartzen baditugu, hau da,
euskarazko lehen bertsioa ateratzear daudenak, ezer gutxi egongo da
laranja kolorearekin. Gainera, ez dakit zergatik euskarakera bat egin
behar duen guztiak zergatik abisatu behar duen Librezalen. Hemen gaudenok
egingo dugu noski, baina inoiz lortuko ez dugun zerbait bilatzea bezala
iruditzen zait. Praktikan, euskaraketa bat han eta beste bat hemen
aurkituko dugu, lehen bertsio hori argitaratzen denean. Elgg-ekin gertatu
den bezala:
http://www.elurnet.net/index.php/eu/berriak/8-teknologia/231-elurnet
Euskaraketa bikoitzak saihesteko bururatzen zaidan bakarra, Librezaleko
lehen orrialdean euskaratzen dauden proiektuak aipatzea da. Ea horrela,
euskaraketa bat hasten duten batek edo bestek abisatzen gaituzten.
Nik pertsonalki, proiektu bat (edozelakoa) nahiko aurreratua edo bukatzear
daukadanerarte ez dut publikoki esaten, ez dakidalako zenbat denbora
beharko dudan hasten naizenean, agian bertan behera utziko dudalako, eta
abar. Ez dakit modurik onena den, baina nik bezala funtzionatzen duen
jende gehiago egongo da ziur...
* Berdea
Burututa dagoen proiektu bat nire ustez ez da noizbait euskaratua izan den
software bat, euskaraketa oso zaharra izan bait daiteke. Nik kolore berdea
gutxi gora behera euskaratua mantentzen den softwareekin erabiliko nuke,
eta euskaraketa mantentzen duten pertsonak edo pertsonek hurrengo
bertsioak euskaratzeko gai izango direla ikusten dutenentzat. Hau da,
pertsona batek programa baten azken bertsioa euskaratzen badu baina
euskaraketa mantentzeko intentziorik ez badu, nire ustez ez genioke kolore
berdea jarri behar, laranja baizik (jende berria behar bait da euskaraketa
hori hil ez dadin).
Zer uste duzue beste guztiok?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago