[Librezale] Librezale euskaraz dagoen software librea koordinatzeko tokirik egokiena izan liteke

gorka azkarate gorkaazkarate a bildua euskalerria.org
As, Urr 20, 14:08:03, CEST 2009


Nik uste dut dagoeneko librezale.org <http://www.librezale.org/> badela
tokirik egokiena euskaratuta dagoen software librea ezagutzeko eta biderik
errazena software hori eskuratzeko.

Gertatu da, baina, proiektu bera bi lerrotatik garatzea bi lantaldeek
elkarren berri ez izanagatik.

Librezale.org gunearen *helburua* izan beharko litzateke.


   1. Euskaraz dauden software libredun programa guztietara esteka zuzena
   eskaintzera.
   2. Hasi gabe,  amets hutsa diren proiektuen zerrenda bat eskaintzea.
   (Zerrenda gorria, esaterako)
   3. Martxan dauden proiektuen zerrenda eskaintzea. Lan talde horiekin
   harremanetan jartzeko bidea eskaini (Zerrenda laranja)
   4. Burututa daudenen proiektuen zerrenda. Nork egin duen aipatzea,
   egileek nahi izanez gero, ez legoke soberan. Komunitatearen esker ona,
   behintzat, merezi dute. (Zerrenda berdea).

Aktan hartan<http://wiki.librezale.org/index.php/2008-12-06_asanbladako_akta#Proiektuei_errepasoa>idatzitakoa
aurrera eramatea, guztion lana.




-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091020/dc256a4b/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago