[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
Or, Aza 20, 22:41:41, CET 2009


or., 2009.eko azaren 20a 16:21(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Ander Elortondo(e)k dio:
>    
>> Datu estatistikoak beti interesatu zaizkit, beharbada deformazio
>> profesionala da.....
>>
>>      
> Beno, ba ni ere animatu naiz Euskalbarrerako ditugun estatistiken
> laburpen bat egitera. Estatistika osoak hemen daude:
> https://addons.mozilla.org/en-US/statistics/addon/5811
>
> Euskalbar Firefoxen soilik erabil daitekeela kontuan hartuta, uste dut
> interesgarria izan daitekeela Librezaleko kideentzat.
>
> Erabiltzaile aktiboak eguneko: 6.000-7.000 inguru, asteburuetan
> 2.000-3.000 inguru
> Kontuz honekin, horiek dira egunero Firefox ireki eta Euskalbar
> instalatuta daukatenak, ez Euskalbar de facto "erabiltzen" dutenak.
>
> Batez besteko deskargak: 82 eguneko.
>
> Deskarga guztiak (Euskalbar 3.0tik aurrera egon direnak): 63.000.
>
> Firefoxen bertsioa (gaur):
> - Firefox 3.5 seriekoa: %43
> - Firefox 3.0 seriekoa: %45
> - Firefox 2.0 seriekoa: %6
>
> Locale-a:
> - es: %45
> - eu: %46
> - en: %4
> - fr: %0,2
>
> Sistema eragilea:
> - Win: %87
> - Mac: %7
> - GNU/Linux: %6
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>    
Erabat flipatua nago. Beti esan da ez dagoela modurik jakiteko zein den 
linux erabiltzaileen ehunekoa eta hara!
hona hemen bat, firefox erabiltzaileen %6 inguru.
Euskal Herriko estatistikek diotenez web erabiltzaileen %33 bada... %2 
ote gara linux erabiltzaileak?
eta mac? denak safari zaleak?

estatistikak asko guztatzen zaizkit baina nire estatistika irakasleak 
zioenez...
"estatistika burua labean eta hankak hozgailuan dituzunean zure 
gorpuaren tenperatura ideala dela dioen zientzia da."

izan libre izan euskaldun






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago