[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Aza 20, 14:08:23, CET 2009


Datuak oso interesgarriak iruditu zaizkit.
patxi gaztelumendi-(e)k idatzi zuen:
> Uste duzue merezi lukela datu hauekin, nolabaiteko prentsa agiria egiteak?
> Albiste bat sortzea gaiaren inguruan.
>
> Firefoxen emaitzak modu globalean, Europan... eta gure kasuan, euskaraz.
>
> Datuen estrapolazio horretatik... sarean zabaltzea eta abar.
>
> Julen, Ibai, txopi eta batzuen blogak ere baliatuko genituzke.
>
> zabaldu.com / sustatu / indymedia / zuzeu.com....
>
> eta hau eta bestea.
>
> zer deritzozue?

Txosten horretan dauden datuak eta bertatik ateratzen diren ondorioak
zabaltzea garrantzitsua iruditzen zait, beraz bai.

Agian, guk uste baino premiazkoagoa da nabigatzailean lehenetsitako
hizkuntza bezala euskara ezartzera jendea animatzea...

Mozilako txostenak agian gure Wikian sartzen joan gaitezke eta gutako
norbaitek Foroan hemen ateratako ondorioak argitaratzea (ni zenbakiekin
pizkat galdu naiz).

Gero blog eta webgune desberdinetan zabaldu dezakegu informazio hori
bakoitzak nahi duen moduan. Zer iruditzen?

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago