[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)
    assar 
    asarasua a bildua telefonica.net
       
    Or, Aza 20, 16:21:42, CET 2009
    
    
  
Ander Elortondo(e)k dio:
> Datu estatistikoak beti interesatu zaizkit, beharbada deformazio 
> profesionala da.....
> 
Beno, ba ni ere animatu naiz Euskalbarrerako ditugun estatistiken 
laburpen bat egitera. Estatistika osoak hemen daude:
https://addons.mozilla.org/en-US/statistics/addon/5811
Euskalbar Firefoxen soilik erabil daitekeela kontuan hartuta, uste dut 
interesgarria izan daitekeela Librezaleko kideentzat.
Erabiltzaile aktiboak eguneko: 6.000-7.000 inguru, asteburuetan 
2.000-3.000 inguru
Kontuz honekin, horiek dira egunero Firefox ireki eta Euskalbar 
instalatuta daukatenak, ez Euskalbar de facto "erabiltzen" dutenak.
Batez besteko deskargak: 82 eguneko.
Deskarga guztiak (Euskalbar 3.0tik aurrera egon direnak): 63.000.
Firefoxen bertsioa (gaur):
- Firefox 3.5 seriekoa: %43
- Firefox 3.0 seriekoa: %45
- Firefox 2.0 seriekoa: %6
Locale-a:
- es: %45
- eu: %46
- en: %4
- fr: %0,2
Sistema eragilea:
- Win: %87
- Mac: %7
- GNU/Linux: %6
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago