[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Or, Aza 20, 13:09:34, CET 2009


Datu estatistikoak beti interesatu zaizkit, beharbada deformazio 
profesionala da.....

animo!


patxi gaztelumendi(e)k dio:
> Uste duzue merezi lukela datu hauekin, nolabaiteko prentsa agiria egiteak?
> Albiste bat sortzea gaiaren inguruan.
>
> Firefoxen emaitzak modu globalean, Europan... eta gure kasuan, euskaraz.
>
> Datuen estrapolazio horretatik... sarean zabaltzea eta abar.
>
> Julen, Ibai, txopi eta batzuen blogak ere baliatuko genituzke.
>
> zabaldu.com <http://zabaldu.com> / sustatu / indymedia / zuzeu.com....
>
> eta hau eta bestea.
>
> zer deritzozue?
>
> ptx
>
> Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com <mailto:ibai a bildua oihanguren.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 20a 12:42):
>
>     Jatorrizko mezua: og., 2009-11-19 10:55 +0100, egilea: Julen
>     > (Mezua zerrenda nagusira doa, denon interesekoa delakoan)
>     >
>     > Egun on Librezale!
>     >
>     > Pasa den urrian Pragako Mozilla Camp-ean aurreratu ziguten, hala
>     eskatuz
>     > gero, lokalizazio taldeok Firefoxen bertsio lokalen inguruko
>     > estatistikak eskuratzeko aukera izango genuela.
>     >
>     > Nik datuok eskatu nituen eta gaur iritsi zait lehenengo txostena.
>     > Mezuarekin batera erantsita doa, nahi duenak begira dezan.
>     >
>     > Txostenean batetik /blocklist ping/ direlakoak daude (finean Firefox
>     > bakoitzak egunero XML dokumentu bat deskargatzen du[1], eta horretan
>     > oinarritzen dira erabilera estimatzeko) eta, bestetik, deskargak.
>     >
>     > Bi datu hauek bi modutan aurkezten zaizkigu aldi berean, beti ere
>     > aipatzen den astearen testuinguruan:
>     > * lokalizazioak bere horretan dituen datuak
>     > * lokalizazioa gehien erabiltzen den herrialdearekiko (gure kasuan
>     > Espainiarekiko) datuekin konparatuta
>     >
>     > Firefoxen bertsioen bereizketa ere egiten da datuetan.
>     >
>     > Azkenik, gure lokalizazioa munduan zein herrialdeetan eta zenbat
>     > erabiltzen den esaten da (denboran zeharreko bataz bestekoa,
>     ulertzen
>     > dudanagatik).
>     >
>     >
>     > Ikuspuntu pertsonaletik, azpimarratuko nituzkeen puntu batzuk:
>     > - Firefox 3.5en erabilera gora doa, nahiz eta oraindik jende
>     gehienak
>     > 3.0 erabiltzen duen
>     > - Espainian hutsaren hurrengoa da gure presentzia, eta hori da
>     espero
>     > dena, baina interesgarria litzateke EHko eremuekiko datuak
>     izatea (oso
>     > zaila halako zehaztasuna lortzea)
>     > - Iparraldean zenbait erabiltzaile baditugu, baina hegoaldetik
>     > iparralderako aldea nabarmena da.
>     > - Diasporan ere baditugu erabiltzaile fidel batzuk :)
>     >
>     > Nire susmo pertsonala da euskaldun jende *gehienak* oraindik ere
>     > erdarazko softwarea erabiltzen duela. Ohiturak aldatze kontua
>     da, eta
>     > txikitatik eskolan hala hasiko balira, gauzak errazagoak lirateke.
>     >
>     >
>     > Hemendik aurrera zer nahiago duzue, txostenen berri nik aldian behin
>     > ematea edo zuzenean zerrendara bidal ditzatela eskatzea (HTML +
>     PDF)?
>     >
>
>     Niri interesgarria iruditzen zait, batez ere eboluzioa ikusteko, eta
>     jendea euskarazko softwarera pasatzen ari den jakiteko. Niregatik,
>     noizean behin bada behintzat, zuzenean bidaltzeko, lan gutxiago
>     zuretzako.
>
>     Eskerrik asko laburpenagatik.
>
>     > Interesgarria zaizuelakoan,
>     > Julen.
>     >
>     > [1]
>     >
>     http://morgamic.com/2008/06/20/firefox-keeps-you-safe-in-ways-other-browsers-dont/
>     > _______________________________________________
>     > Librezale mailing list
>     > Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>     > http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>     _______________________________________________
>     Librezale mailing list
>     Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
>     http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
>
> -- 
> patxi gaztelumendi
> www.gaztelumendi.org <http://www.gaztelumendi.org>
> larrabetzu - euskal herria
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>   




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago