[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Or, Aza 20, 12:52:05, CET 2009


Uste duzue merezi lukela datu hauekin, nolabaiteko prentsa agiria egiteak?
Albiste bat sortzea gaiaren inguruan.

Firefoxen emaitzak modu globalean, Europan... eta gure kasuan, euskaraz.

Datuen estrapolazio horretatik... sarean zabaltzea eta abar.

Julen, Ibai, txopi eta batzuen blogak ere baliatuko genituzke.

zabaldu.com / sustatu / indymedia / zuzeu.com....

eta hau eta bestea.

zer deritzozue?

ptx

Ibai Oihanguren<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2009eko
azaren 20a 12:42):

> Jatorrizko mezua: og., 2009-11-19 10:55 +0100, egilea: Julen
> > (Mezua zerrenda nagusira doa, denon interesekoa delakoan)
> >
> > Egun on Librezale!
> >
> > Pasa den urrian Pragako Mozilla Camp-ean aurreratu ziguten, hala eskatuz
> > gero, lokalizazio taldeok Firefoxen bertsio lokalen inguruko
> > estatistikak eskuratzeko aukera izango genuela.
> >
> > Nik datuok eskatu nituen eta gaur iritsi zait lehenengo txostena.
> > Mezuarekin batera erantsita doa, nahi duenak begira dezan.
> >
> > Txostenean batetik /blocklist ping/ direlakoak daude (finean Firefox
> > bakoitzak egunero XML dokumentu bat deskargatzen du[1], eta horretan
> > oinarritzen dira erabilera estimatzeko) eta, bestetik, deskargak.
> >
> > Bi datu hauek bi modutan aurkezten zaizkigu aldi berean, beti ere
> > aipatzen den astearen testuinguruan:
> > * lokalizazioak bere horretan dituen datuak
> > * lokalizazioa gehien erabiltzen den herrialdearekiko (gure kasuan
> > Espainiarekiko) datuekin konparatuta
> >
> > Firefoxen bertsioen bereizketa ere egiten da datuetan.
> >
> > Azkenik, gure lokalizazioa munduan zein herrialdeetan eta zenbat
> > erabiltzen den esaten da (denboran zeharreko bataz bestekoa, ulertzen
> > dudanagatik).
> >
> >
> > Ikuspuntu pertsonaletik, azpimarratuko nituzkeen puntu batzuk:
> > - Firefox 3.5en erabilera gora doa, nahiz eta oraindik jende gehienak
> > 3.0 erabiltzen duen
> > - Espainian hutsaren hurrengoa da gure presentzia, eta hori da espero
> > dena, baina interesgarria litzateke EHko eremuekiko datuak izatea (oso
> > zaila halako zehaztasuna lortzea)
> > - Iparraldean zenbait erabiltzaile baditugu, baina hegoaldetik
> > iparralderako aldea nabarmena da.
> > - Diasporan ere baditugu erabiltzaile fidel batzuk :)
> >
> > Nire susmo pertsonala da euskaldun jende *gehienak* oraindik ere
> > erdarazko softwarea erabiltzen duela. Ohiturak aldatze kontua da, eta
> > txikitatik eskolan hala hasiko balira, gauzak errazagoak lirateke.
> >
> >
> > Hemendik aurrera zer nahiago duzue, txostenen berri nik aldian behin
> > ematea edo zuzenean zerrendara bidal ditzatela eskatzea (HTML + PDF)?
> >
>
> Niri interesgarria iruditzen zait, batez ere eboluzioa ikusteko, eta
> jendea euskarazko softwarera pasatzen ari den jakiteko. Niregatik,
> noizean behin bada behintzat, zuzenean bidaltzeko, lan gutxiago
> zuretzako.
>
> Eskerrik asko laburpenagatik.
>
> > Interesgarria zaizuelakoan,
> > Julen.
> >
> > [1]
> >
> http://morgamic.com/2008/06/20/firefox-keeps-you-safe-in-ways-other-browsers-dont/
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091120/d4038762/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago