[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Aza 20, 12:42:36, CET 2009
Jatorrizko mezua: og., 2009-11-19 10:55 +0100, egilea: Julen
> (Mezua zerrenda nagusira doa, denon interesekoa delakoan)
>
> Egun on Librezale!
>
> Pasa den urrian Pragako Mozilla Camp-ean aurreratu ziguten, hala eskatuz
> gero, lokalizazio taldeok Firefoxen bertsio lokalen inguruko
> estatistikak eskuratzeko aukera izango genuela.
>
> Nik datuok eskatu nituen eta gaur iritsi zait lehenengo txostena.
> Mezuarekin batera erantsita doa, nahi duenak begira dezan.
>
> Txostenean batetik /blocklist ping/ direlakoak daude (finean Firefox
> bakoitzak egunero XML dokumentu bat deskargatzen du[1], eta horretan
> oinarritzen dira erabilera estimatzeko) eta, bestetik, deskargak.
>
> Bi datu hauek bi modutan aurkezten zaizkigu aldi berean, beti ere
> aipatzen den astearen testuinguruan:
> * lokalizazioak bere horretan dituen datuak
> * lokalizazioa gehien erabiltzen den herrialdearekiko (gure kasuan
> Espainiarekiko) datuekin konparatuta
>
> Firefoxen bertsioen bereizketa ere egiten da datuetan.
>
> Azkenik, gure lokalizazioa munduan zein herrialdeetan eta zenbat
> erabiltzen den esaten da (denboran zeharreko bataz bestekoa, ulertzen
> dudanagatik).
>
>
> Ikuspuntu pertsonaletik, azpimarratuko nituzkeen puntu batzuk:
> - Firefox 3.5en erabilera gora doa, nahiz eta oraindik jende gehienak
> 3.0 erabiltzen duen
> - Espainian hutsaren hurrengoa da gure presentzia, eta hori da espero
> dena, baina interesgarria litzateke EHko eremuekiko datuak izatea (oso
> zaila halako zehaztasuna lortzea)
> - Iparraldean zenbait erabiltzaile baditugu, baina hegoaldetik
> iparralderako aldea nabarmena da.
> - Diasporan ere baditugu erabiltzaile fidel batzuk :)
>
> Nire susmo pertsonala da euskaldun jende *gehienak* oraindik ere
> erdarazko softwarea erabiltzen duela. Ohiturak aldatze kontua da, eta
> txikitatik eskolan hala hasiko balira, gauzak errazagoak lirateke.
>
>
> Hemendik aurrera zer nahiago duzue, txostenen berri nik aldian behin
> ematea edo zuzenean zerrendara bidal ditzatela eskatzea (HTML + PDF)?
>
Niri interesgarria iruditzen zait, batez ere eboluzioa ikusteko, eta
jendea euskarazko softwarera pasatzen ari den jakiteko. Niregatik,
noizean behin bada behintzat, zuzenean bidaltzeko, lan gutxiago
zuretzako.
Eskerrik asko laburpenagatik.
> Interesgarria zaizuelakoan,
> Julen.
>
> [1]
> http://morgamic.com/2008/06/20/firefox-keeps-you-safe-in-ways-other-browsers-dont/
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago