[Librezale] Firefoxen deskarga eta erabilera datuak (azkenean!)

Julen julenx a bildua gmail.com
Ast, Aza 19, 10:55:59, CET 2009


(Mezua zerrenda nagusira doa, denon interesekoa delakoan)

Egun on Librezale!

Pasa den urrian Pragako Mozilla Camp-ean aurreratu ziguten, hala eskatuz 
gero, lokalizazio taldeok Firefoxen bertsio lokalen inguruko 
estatistikak eskuratzeko aukera izango genuela.

Nik datuok eskatu nituen eta gaur iritsi zait lehenengo txostena. 
Mezuarekin batera erantsita doa, nahi duenak begira dezan.

Txostenean batetik /blocklist ping/ direlakoak daude (finean Firefox 
bakoitzak egunero XML dokumentu bat deskargatzen du[1], eta horretan 
oinarritzen dira erabilera estimatzeko) eta, bestetik, deskargak.

Bi datu hauek bi modutan aurkezten zaizkigu aldi berean, beti ere 
aipatzen den astearen testuinguruan:
* lokalizazioak bere horretan dituen datuak
* lokalizazioa gehien erabiltzen den herrialdearekiko (gure kasuan 
Espainiarekiko) datuekin konparatuta

Firefoxen bertsioen bereizketa ere egiten da datuetan.

Azkenik, gure lokalizazioa munduan zein herrialdeetan eta zenbat 
erabiltzen den esaten da (denboran zeharreko bataz bestekoa, ulertzen 
dudanagatik).


Ikuspuntu pertsonaletik, azpimarratuko nituzkeen puntu batzuk:
- Firefox 3.5en erabilera gora doa, nahiz eta oraindik jende gehienak 
3.0 erabiltzen duen
- Espainian hutsaren hurrengoa da gure presentzia, eta hori da espero 
dena, baina interesgarria litzateke EHko eremuekiko datuak izatea (oso 
zaila halako zehaztasuna lortzea)
- Iparraldean zenbait erabiltzaile baditugu, baina hegoaldetik 
iparralderako aldea nabarmena da.
- Diasporan ere baditugu erabiltzaile fidel batzuk :)

Nire susmo pertsonala da euskaldun jende *gehienak* oraindik ere 
erdarazko softwarea erabiltzen duela. Ohiturak aldatze kontua da, eta 
txikitatik eskolan hala hasiko balira, gauzak errazagoak lirateke.


Hemendik aurrera zer nahiago duzue, txostenen berri nik aldian behin 
ematea edo zuzenean zerrendara bidal ditzatela eskatzea (HTML + PDF)?

Interesgarria zaizuelakoan,
Julen.

[1] 
http://morgamic.com/2008/06/20/firefox-keeps-you-safe-in-ways-other-browsers-dont/
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: eu-report-20091117.pdf
Type: application/pdf
Size: 12997 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20091119/54b6feba/attachment-0001.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago