[Librezale] Eta uhinak gu harrapa aurretik, gainean bageunde?
teketen
teketen a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 30, 11:18:48, CEST 2009
Itzulpen automatikoa bezalako tresnak ez dut uste libre egingo dituztenik
eta hori da niretzako gauza interesgarriena. Idazten zaudela automatikoki
beste hizkuntza batera itzultzeko gaitasuna. Noski hori euskaraz egongo dela
amestea ere, hori da amets bat, baina beste hizkuntza batzuekin komunikazioa
asko erraztuko litzateke.
Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza
29 12:12):
> Aupa!
>
> Badator olatu handi bat. Ez dakit surf zaleek nola deitzen dioten
> horrelako olatuei, baina argi daukat olatu hau garaiz harrapatuko
> bagenu, kriston aukerak zabaltzen zaizkigula:
>
> google wave http://wave.google.com/
>
> Genbetan irakurria:
> http://www.genbeta.com/web/google-wave-revolucionando-las-comunicaciones
>
> Plataforma ireki behar badute, euskalduntzeko aukera izango dugu ezta?
> wave hauek posta zerrenda eta foroa baino komunikazio aukera
> iraultzaileagoei irekitzen die ateak.
> Badirudi kodea eskuragarri egotean bakoitzak bere wave sistema sor
> dezakeela bere gunean. librezale.wave?
>
> Zer iruditzen?
>
> Izan libre, izan euskaldun!
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20090530/331b665f/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago