[Librezale] Eta uhinak gu harrapa aurretik, gainean bageunde?
    Ander Elortondo 
    ander a bildua debagoiena.net
       
    Or, Maiatza 29, 12:12:42, CEST 2009
    
    
  
Aupa!
Badator olatu handi bat. Ez dakit surf zaleek nola deitzen dioten 
horrelako olatuei, baina argi daukat olatu hau garaiz harrapatuko 
bagenu, kriston aukerak zabaltzen zaizkigula:
google wave  http://wave.google.com/
Genbetan irakurria:
http://www.genbeta.com/web/google-wave-revolucionando-las-comunicaciones
Plataforma ireki behar badute, euskalduntzeko aukera izango dugu ezta?
wave hauek posta zerrenda eta foroa baino komunikazio aukera 
iraultzaileagoei irekitzen die ateak.
Badirudi kodea eskuragarri egotean bakoitzak bere wave sistema sor 
dezakeela bere gunean. librezale.wave?
Zer iruditzen?
Izan libre, izan euskaldun!
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago