[Librezale] Eta uhinak gu harrapa aurretik, gainean bageunde?

Julen julenx a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 30, 15:52:27, CEST 2009


teketen<teketen a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza 30 11:18):
> Itzulpen automatikoa bezalako tresnak ez dut uste libre egingo dituztenik
> eta hori da niretzako gauza interesgarriena. Idazten zaudela automatikoki
> beste hizkuntza batera itzultzeko gaitasuna. Noski hori euskaraz egongo dela
> amestea ere, hori da amets bat, baina beste hizkuntza batzuekin komunikazioa
> asko erraztuko litzateke.

Azken hilabeteetan itzulpen automatikoan nabilenez, honi buruz zerbait
esan dezaket:
- Googleren IA sistema estatistikoa da.
- IA sistemak sortzeko tresna libreak badaude eta, gainera, horietako
bat Googleren IAko arduradun nagusiak egindakoa da (GIZA++), Franz
Josef Och-ek[1], hain zuzen.
- Sistema hauek euskaraz egoteko corpus elebidun *erraldoiak* behar
dira. Googlek hori lortzeko dirua badu, baina lehengai nahikorik ba al
da?
- Nahiz eta sistemak libreak izan, informazio kopuru erraldoiak
prozesatu behar dira eta konputazio ahalmen hori ez dago edonoren
eskura gaur egun. Googlek, jakina, prozesaketa hori guztia egin
dezake.

Google Waven zuzenketa automatikoak nola funtzionatzen duen ikusteko azalpena:
http://www.youtube.com/watch?v=Sx3Fpw0XCXk

IA sistema estatistikoei (SMT) buruzko argibide gehiago Wikipedian:
http://eu.wikipedia.org/wiki/SMT

Argigarri zaizuelakoan,
Julen.

[1] http://research.google.com/pubs/och.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago