[Librezale] Fwd: Donazioa
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 28, 13:02:30, CEST 2009
Eguerdi on !!
og., 2009.eko mairen 28a 12:47(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
> Ondorengoa da nire proposamena.
>
> a) Irudia formatu irekian izan beharko litzateke. (SVG?)
Detaile teknikoa da baina ni ados.
> b) Hainbat euskarrietarako bertsioak garatzea ahalbidetzen duena,
> pantaila, papera, kamiseta....
Hau garrantzitsua da eta ados, ez baita berdina webgune batean jartzeko
logoa (itzalak, transparentziak, ... izan ditzake) edota kamiseta baterakoa.
> c) Askatasun ideiarekin lotura izan beharko luke. (txoriak?)
Librezaleren filosofiarekin, behinik behin, ados beraz.
> d) Euskal izaera lotura (Basurdea, ardi latxa? edo koloreak? orlegi,
> gorri eta txuri?)
Nik uste lotura esajeratuegia ez bada hobe dela, folklorismotan erori
gabe, alegia. Ez du zertan hala izan behar, baina koloreek hori iradoki
didate lehenengo irakurketan.
Bestetik, pertsonalki basurdearen aldekoa naiz, izaera sendoagoa ematen
diolako, animaliaren izaerarekin parekatuz gero behintzat.
> e) librezale.org agertzea komenigarri
Baten batek komentatu zuen nahiago zuela logoan .org ez agertzea.
Pertsonalki uste dut kamiseta batean eramanez gero, jendearentzat
sarrera puntua izan daitekeela. Librezale soilik ikusita, aldiz, ez.
Ados beraz.
> Ados bagaude oinarri honekin, diseinatzaileari lana eskatu eta kitto.
> Berriz diseinu konkretuekin bueltaka hasten bagara honek ez du amaierarik.
Hau aurrera eramateko kapazak izango gera? Benga jende, hartu parte !!
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago