[Librezale] Fwd: Donazioa

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Maiatza 28, 21:40:04, CEST 2009


Jatorrizko mezua: og., 2009-05-28 12:47 +0200, egilea: Ander Elortondo
> Aupa!
> 
> Ondorengoa da nire proposamena.
> 
> a)  Irudia formatu irekian izan beharko litzateke. (SVG?)
> b)  Hainbat euskarrietarako bertsioak garatzea ahalbidetzen duena, 
> pantaila, papera, kamiseta....
> c) Askatasun ideiarekin lotura izan beharko luke. (txoriak?)
> d) Euskal izaera lotura (Basurdea, ardi latxa? edo koloreak? orlegi, 
> gorri eta txuri?)
> e) librezale.org agertzea komenigarri
> 
> Ados bagaude oinarri honekin, diseinatzaileari lana eskatu eta kitto.
> Berriz diseinu konkretuekin bueltaka hasten bagara honek ez du amaierarik.
> 
> Izan libre, izan euskaldun!
> 
> Ander.
> 
> 

Labur-labur. Denarekin ados, koloreenarekin ezik, izaeraren lotura...
tira, basurdea edo horrelako zerbaitekin egiten bada bikain, baina
folklorismorik gabe. Ez zait gustatzen euskal elkarte, erakunde edo
talde guztiek "euskal" hitza edo ikurrinaren koloreak edo lauburu bat
izan beharra.

Bestela, ba hori, denarekin ados, SVGaren alde ni ere, gero aldaketak
izugarri errazten ditu. Nik eman nuen nire iritzia, basurdea eta enara
gustatzen zaizkit, basurdea agian gehiago, enara oso irudi... sinplea
izan daitekeelako, baina bestela berdin zait.

Ez dut askorik parte hartuko, baina ea zerbait lortzen den. Animo!





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago